COVIDak ikasgeletan duen eraginaren jarraipena egiteko batzordea sortu du Espainiak
Espainiako Hezkuntza Ministerioak Lan Batzorde bat sortu du, osasun-agintariekin batera, pandemiak unibertsitatez kanpoko hezkuntzan eta Lanbide Heziketan izan duen bilakaera eta eragina aztertzeko eta ebaluatzeko, eta, hala badagokio, hurrengo ikasturteari ekiteko eta hura garatzeko behar diren neurriak hartzeko.
Isabel Celaa Hezkuntza ministroak azken egunotan berretsi duenez, eskolak irailean irekita egon behar dira, "helburu ukaezina baita", azpimarratu du, eta pandemiagatik lehentasuna eman behar izanez gero, Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako ikasleak izango lirateke aurrez aurreko eskolekin jarraituko luketenak.
Estatuko Aldizkari Ofizialak argitaratu duenez, jarraipen horretatik lortutako informazioak gomendioak egiteko eta sortzen diren egoerei erantzuteko behar diren erabakiak hartzeko balioko du, hezkuntza-administrazioekin koordinatuta eta lankidetzan arituta, eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoak autonomia erkidegoei aitortzen dizkien eskumenei kalterik egin gabe.
Lan Batzordearen eginkizunak hauek izango dira: Ministerioaren eta gainerako hezkuntza-administrazioen arteko informazio-trukea erraztea, Osasun Ministerioarekin informazioa eta proposamenak trukatzeko bideak ezartzea, eta araudia edo baliabideen kudeaketa aldatzea gomendagarria izan daitekeen beharrizanak identifikatzea.
Gainera, hezkuntzan sartzeko dauden desberdintasunak identifikatuko ditu, eskola-jarduera eteteak edo murrizteak areagotu dituenak, horiek konpentsatzeko ekintzak sustatze aldera.
Lantalde horrek Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioaren kudeaketa-eremuan hezkuntza-jarduera behar bezala garatzeko beharrezkoak diren neurriak aztertu eta proposatu ahal izango ditu, eta Ceutan eta Melillan osasun publikoko ardura duten sailekiko harremana errazteaz arduratuko da.
Lan Batzordeak bere funtzionamenduari eutsiko dio pandemiaren ondorioek irauten duten bitartean, etabatzordeburua Hezkuntza Plangintzaren eta Kudeaketaren Zuzendaritza Nagusiaren titularra izango da. Ministerioko hainbat arlotako (LH, Lurralde Ebaluazioa eta Lankidetza edo Hezkuntza Plangintza eta Kudeaketa) zuzendariorde nagusi edo pareko maila duten sei kidek osatuko dute batzordea.
Albiste gehiago gizartea
Ertzaintza Bilbon hil duten 21 urteko gizonaren hiltzailearen edo hiltzaileen bila ari da
Erasoa igande goizean gertatu zen Solokoetxe auzoan. Biktimak arma zuriz egindako zauria zuen bularrean, eta Gurutzetako ospitalean hil zen gutxira.
Ibai batek eraman zuen adingabe baten gorpua aurkitu dute Bartzelonan, eta aitaren bila ari dira
Desagertuen ibilgailua sakan baten hondoan aurkitu dute, oso egoera txarrean; euri-jasa bortitzen ondorioz, ur-emaria handitu egin da, bi metro eta erdira arte.
Albiste izango da: "Karmele" Zinemaldian, udazkena helduko da eta Nazio Batuen Batzar Nagusia
Orainek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Mogie Gym: gurpil gaineko kirola Pirinioetako herrietan
Aritz Carballok furgoneta soil bat entrenatzeko erabat hornitutako espazio bihurtu du. Orain arte gimnasiorik ez zegoen Nafarroako Pirinioetako landa-eremuetan dabil. Helburua da jarduera fisikoa eta ohitura osasungarriak eramatea horiek eskura ez dituztenei.
Pertsona bat hil da Trebiñun, bi autoren artean izandako istripuan
Gaueko lehen orduan izan da ezbeharra, Araba 2124 errepidean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo dute eta errepidea itxita geratu da Burgoserako norantzan.
Euriteek arazoak eragin dituzte Montserraten eta bi pertsona desagertu dira Bartzelonan
Lekuko batek larrialdi-zerbitzuei dei egin die arratsaldean, Sant Quinti de Medionan, ibaiko urak auto bat arrastaka zeramala eta barruan bi pertsona zihoazela ohartarazteko. Ordu batzuk geroago, autoa aurkitu dute baina inor ez zegoen barruan.
27 pertsona ebakuatu behar izan dituzte Montserrateko funikularretik, Katalunian, euri jasa gogorrak direla eta
Montserrat funikularraren inguruetan 100 litro bota ditu metro koadroko, eta 27 pertsona ebakuatu dituzte euriteek eragindako luizi baten ondorioz. Katalunia osoa dago abisu laranjan eta euriak gogor jo du, batez ere, Bartzelonan, Gironan eta Tarragonan. Suhiltzaileek 90 bat esku-hartze egin dituzte dagoeneko, eta errepideetan ardura handiz gidatzea eskatu dute. Euriteen ondorioz, gainera, bertan behera gelditu dira zenbait hegaldi, eta Gironan atzerapenak daude tren zerbitzuan, trenbidera eroritako zuhaitz bategatik.
Berrezarrita tren-zirkulazioa Tolosa eta Villabona artean, zutoinen erorketaren ondorengo etenaldia eta gero
Renfek errepide bidez garraio alternatiboa eskaintzeko plan bat jarri du martxan igande goizean, kaltetutako bidaiariak euren azken helmugara edo gutxienez Tolosako geltokira eramateko. Hala ere, zirkulazioa berriro ere martxan jarri da 19:00ak aldera.
Beharrezkoa al da benetan proteina ugariko produktuak kontsumitzea?
Proteinarekiko obsesioa saltokietara iritsi da, baita nutrizionisten kontsultetara ere. Osasungarriak ematen badute ere, etiketak irakurri beharra dago. Adituek formula klasikoa gomendatzen dute: dieta orekatua eta ariketa fisikoa.
Zibererasoak kaltetutako Europako aireportuetan gorabehera gutxi batzuk izaten ari dira oraindik
Aenak larunbatean ziurtatu zuenez, Espainiako aireportuetan ez da ia arazorik izan, baina Europako beste batzuekin lotzen dituzten hegaldietan atzerapenak izan dira, Collins Aerospace sistemarekin lotutako gorabeheren ondorioz.