Genero-indarkeria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Salburuan bikotekideari eraso egitea egotzita

Larunbatean epailearen esku utzi zuten 42 urteko gizona. Emakumea osasun-zentro batera eraman zuten.

Udaltzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuen ostiralean Gasteizko Salburura auzoan, genero-indarkeria delitu bat egotzita, Gasteizko Udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Joan den ostiralean, goizeko 11:00ak aldera, polizia-koordinaziorako zentralera deitu zuten, Dublin kaleko garaje batean, Salburuan, eztabaida bat entzun zutela kontatzeko. Beraz, patruila bat bertaratu zen. Biak elkarrizketatu ondoren, gizonezkoa atxilotu zuten eta larunbatean epailearen esku geratu zen. Gertaturikoaren ondorioz, emakumea osasun-zentro batera eraman behar izan zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak, eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Fakturan ez dute arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X