Orduko 30 kilometroko abiadura muga indarrean dago Bilbon
Indarrean dago jada: gehienez orduko 30 kilometroko abiaduran joan ahal dira ibilgailuak Bilboko hirigunetik. Bizkaiko hiriburua lehenengoa da Europan hiri osoan errepideko zirkulazioaren abiadura horretara mugatu duena, 300.000 biztanletik gorakoen artean.
Neurria Mugikortasunaren Europako Astearen 21. edizioaren baitan ezarri du Bilboko Udalak.
Bizkaiko hiriburuaren % 87an ezarria zegoen neurria 2018ko ekainetik (gainerakoetan, muga 50 km/h-koa zen), baina orain errepide guztietara zabaltzea erabaki dute.
Alfonso Gil Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Iraunkortasun zinegotziak gogorarazi du Udaleko "alderdi politiko guztiekin adostutako" neurria dela, eta helburua "istripuak, kutsadura, negutegi efektua eragiten duten gasak eta zarata gutxitzea" dela: "Heriotza bakar bat galarazten badugu, merezi izango du".
Era berean, zinegotziak esan du herritarrek autoa "alperrik" hartzea saihestu nahi dutela, "mugikortasun osasungarriago bat aukera dezaten", eta gehitu du neurriarekin ez dutela inor "izorratu" nahi, "jendearen bizi kalitatea hobetzea" baitute helburu.
Gilek "laguntza" eskatu die herritarrei muga ezartzeko prozesuan, "etorkizunerako inbertsioa delako; ez da burutazio hutsa, eta hiri asko ari dira gauza bera nola egin pentsatzen".
Zure interesekoa izan daiteke
Sutea izan da Azpeitiko etxebizitza batean
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Oraingoz, ez dago zauriturik izan den ala ez baieztatzeko informaziorik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.
Bederatzi urteko mutiko bilbotar bat hil da Medina de Pomarren izandako auto-istripu batean
Sei urteko beste adingabe bat eta bi heldu larri zauritu dira istripuan, Gaztela eta Leongo Gobernuko larrialdietarako zerbitzuak jakitera eman duenez. Horietako bi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte.
Ekainek eta bere familiak uste dute "oso eskasa" dela erasotzaileei ezarritako bi urteko espetxe-zigorra
Silvia Gomezek, 2021eko ekainaren 6ko goizaldean Basaurin eraso bortitza jasan zuen Ekain Perrinoren amak, uste du erasotzaileen aurkako epaia "ez dela nahikoa", eta ez dute baztertzen helegitea aurkeztea. Justiziak bi urteko kartzela-zigorra ezarri die 11 akusatuetako 10i.
Poliziak lehergailurik ez zuen maleta bat detonatu du Nafarroako Justizia Jauregian
Eztanda egitean, ikusi dute ez zela objektu arriskutsua, eta normaltasuna berreskuratu da inguruan. Ez dakite nola iritsi den objektua bertara.
Petrolio-konpainiek egunean 81 milioi euro gehiago irabazten dituzte Europar Batasunean gerra hasi zenetik, Greenpeaceren arabera
GKEak eskatu du konpainia horien aparteko irabazien gainean zergak ezartzeko, trantsizio energetikoa finantzatzeko eta kutsatzaile handiak zergapetzeko.
Ekain Perrinoren erasotzaile ia guztiei 2 urteko kartzela zigorra ezarri diete, gorroto-delituagatik
Eraso homofoboaren hamaika egileetatik hamarri 2 urteko espetxe-zigorra ezarri diete, eta hamaikagarrenari, 14 hilabetekoa. Denei 500 metroko urruntze agindua eta isunak ere ezarri dizkiete. Ekain Perrinori eraso bortitza egin zioten, 2021eko ekainean, Basaurin.
Lehengai gisa pipa-azalak erabiliz, bateria kargagarriak lortu dituzte EHUko ikertzaileek
Unibertsitateak jakinarazi duenez, ikerketak egiaztatu du biomasako materialekin egindako bateriek energia nahikoa biltegiratzeaz gain, karga eta deskargako 1.000 ziklo egin ditzakete. Aurkikuntzak aukera ekologikoagoak eskaintzen ditu "garestiagoak eta kutsagarriagoak" diren bateria tradizionalen aurrean.
Albiste izango da: Aste Santuko irteera operazioa, krisiaren aurkako neurriak eta Ilargirako itzulera
Orain-eko albisteen laburpena, minutu batean.