COVID-19az larri gaixotutakoen % 10ek gaitza okertzen duten antigorputzak dituzte
COVID-19arekin sintoma larriak dituzten pertsonen % 10,2k sistema immunitarioaren lana gelditzen duten antigorputzak dituzte, molekula bat blokeatzen baitute, Science aldizkariak argitaratu dituen bi ikerketaren arabera.
Ikerketetako batean, gainera, arrazoi genetikoek eta immunologikoek COVID-19aren kasu larrien % 15 azaltzen dutela ondorioztatu dute.
Adituek egiaztatu omen dute sintoma larriak dituzten gaixoen % 10,2k immunitate sistemaren molekula bat blokeatzen dutela, I motako interferoia, hain zuzen ere.
Horrek esan nahi du immunitate sistema bera dela birusaren aurkako erantzun egokia galarazten duena eta, gainera, horrek azal lezake zergatik diren zaurgarriagoak gizonezkoak eta 65 urtetik gorakoak.
I motako interferoien aurkako antigorputzak zituzten 101 gaixoetatik, 95 gizonezkoak ziren, eta horrek arrazoi genetikoren bat dagoela iradokitzen du, X kromosoman dagoela zerbait.
Antigorputz horiek zituzten pazienteen erdiak, gutxi gorabehera, 65 urte baino gehiago zituen; beraz, badirudi antigorputz horien maiztasunak gora egiten duela adinarekin batera.
Ikertzaileek, era berean, populazio orokor osasuntsuan dagoen antigorputzen presentzia aztertu dute, eta aztertutako 1.227 pertsonetatik 4k bakarrik zuten antigorputz mota hori.
Pertsona zaurgarrienak identifikatzea
Aurkikuntza horri esker, SARS-CoV-2 bidezko infekzioa duten pertsonetatik sintoma larriak izan ditzaketenak identifikatu ahal izango dira, eta autoimmunitatea duten pertsona horientzako tratamenduak egokitu ahalko dituzte.
Ikertzaileek ezberdintasunak bilatu dituzte bi taldeen artean, eta 13 gene aztertu dituzte, I motako interferoien bidez gripearen birusaren aurkako defentsarako garrantzitsuak direlako.
Emaitzek erakutsi dutenez, gaixotasun larria duten pertsonen kopuru esanguratsu batek alterazioren bat zuen 13 gene horietan, eta, zehazki,% 3k baino gehiagok mutazioak zituen, SARS-CoV-2 birusaren aurkako erantzun egokia eragozten zutenak, I motako interferoien jarduera faltagatik.
Aurora Pujol Bellvitgeko Ikerketa Biomedikorako Institutuko genetista irakaslearen arabera, "orain, badakigunez gazte batzuek zergatik garatzen dituzten gaixotasunaren sintoma larriak, gure aukera terapeutikoak findu dezakegu, hala nola interferoiarekin tratatzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Hainbat errei itxi dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, luiziak eta ur putzuak direla eta
BI-630 errepidean errei bat itxi dute Karrantza parean, luizi bat izan baita. Halaber, lur-jausi bat izan da N-1 errepidean ere, Idiazabal parean, eta errei bat itxi behar izan dute. Hori guztia dela eta, Segurtasun Sailak arretaz gidatzea gomendatzen du.
Amaitu dira auto-ilarak BI-10 errepidean, Barakaldo parean bi ibilgailuk istripua izan ondoren
Ezbeharra 124. kilometroan gertatu da, Donostiarako noranzkoan, eta bost kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
Albiste izango dira: Ibaien egoera, noiz atertuko du? eta greba Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ibaiak gainezka izan dira gauean, baina egoerak hobera egin du
Prezipitazio handien ondorioz, uholdeak izan dira hainbat tokitan, garajeetan eta etxebizitzetan, batez ere Butroe ibaiaren arroan. Marurin 36 auzokideri eragin die.
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irtenda
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta daude, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuku, Zangroiz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizona bilatzeari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.