DESAGERTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Onik aurkitu dute Sopuertako egoitza batetik atzotik falta zen 90 urteko gizona

Antza, agurea bizi den egoitzatik 500 metrora dagoen aldapa batetik. Gurutzetako ospitalera eraman dute.
Gurutze Gorria gizona artatzen, Sopuertan (Bizkaia). Argazkia: Gurutze Gorria
Gurutze Gorria gizona artatzen, Sopuertan (Bizkaia). Argazkia: Gurutze Gorria

Igande honetan Sopuertan (Bizkaian) desagertutako 90 urteko gizona onik aurkitu dute bizi den egoitzatik 500 metrora, Segurtasun sailak esan duenez.

Gau osoa eman du gizonak desagertuta, eta onik aurkitu dute. Anbulantzian artatu eta gero, Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Antza, gizona bizi den egoitzatik 500 metrora dagoen aldapa batetik.

Gauean ekindako operatiboan Ertzaintza, Gurutze Gorria, DYA eta suhiltzaileak izan dira lanean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X