Honela funtzionatzen du COVID-19aren semaforoak eta hauek dira irizpideak
Europar Batasuneko estatu kideek COVID-19aren mapa epidemiologiko bateratu bat sortu zuten iragan urriaren 13an, koronabirusaren araberako arrisku mailak bereizteko. Urtarrilaren 28an kolore berriak gehitu zituzten. COVID-19aren semaforoak bost kolore ditu guztira: berdea, laranja, gorria, gorri iluna edo grisa.
Gaixotasunak Prebenitzeko eta Kontrolatzeko Europako Zentroak (ECDC, ingelesez) berritzen du ostegunero mapa, asteartero (23:59ak arte) estatu kideek Europako Zaintza Sistemaren datu basean sartzen dituzten datuak aintzat hartuta.
Eremuak mugatzeko irizpideak honako hauek dira: 100.000 biztanleko intzidentzia metatua azken 14 egunetan, 100.000 biztanleko egindako proba kopurua eta proba horietan positibo eman dutenen proportzioa.
Aipaturiko mapak estatuetako datuak ez ezik eskualdetakoak ere jasotzen ditu. Europar Batasuneko kide izan ez arren, Islandia, Liechtenstein eta Norvegia ere ageri dira.
Bost koloreko mapa
ECDCk lau arrisku-kategoria aurreikusten dituen koloreen mapa osatu du. Hala ere, kolore grisa esleitzen die informazio fidagarririk ez duten eskualdeei.
Kolore berdea: Arrisku txikiko eskualdeak berdez koloreztatuta agertuko dira, baldin eta 100.000 biztanleko positibo berrien kopurua 25etik beherakoa bada azken bi asteetan, eta test positiboen kopurua % 4tik beherakoa bada.
Kolore laranja: Laranja koloreko eremuak izango dira azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 50 kasu berri baino gutxiago zenbatu dituztenak, baldin eta positiboen kopurua % 4koa edo handiagoa bada, edo kutsatze-tasa 100.000 biztanleko 25 eta 150 kasu berri artekoa bada, baina positiboen indizea % 4tik beherakoa.
Kolore gorria: Eremu gorrian egongo dira azken 14 egunetan 100.000 biztanleko 50 kutsatu berri baino gehiago dituztenak eta positiboen kopurua % 4tik gorakoa dutenak, edo jakinarazitako kasu berrien kopurua 100.000 biztanleko 150 baino handiagoa dutenak.
Kolore gorri iluna: 100.000 biztanleko 500 kasu baino gehiago dituztenak.
Kolore grisa: Informazio fidagarririk ez dutenak edo proba tasa 300dik beherakoa dutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
BI-30 errepidean izandako istripu batek auto-ilarak eragin ditu Txorierrin eta Arrontegin, eta A-8 autobidean eragina izaten ari da
Ezbeharra goizean goiz gertatu da Erandion, eta errei bat itxi behar izan dute Galdakaoko noranzkoan. Ilara luzeak sortzen ari dira.
EHUk unibertsitate-komunitatean errespetua eta bizikidetza indartzeko protokolo bat bultzatuko du
Ekimenak bitartekotza, partaidetza eta sentsibilizazio-neurriak izango ditu, eta komunitate osoaren ekarpenak jasotzeko plataforma digital batean oinarrituko da.
Albiste izango dira: Korrika zuzenean, krisi energetikoa eta Berdintasunerako Emakunde Saria
Orain-ek gaur landuko dituen albiste nagusien laburpena.
Korrika Gipuzkoan sartu da!
Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik barrena sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldea eskualdean. Berastegiko udaleko ordezkariak izan dira lekukoa Gipuzkoara sartu dutenak. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mallopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 6ak aldera Beran espero dute.
Familia batek salatu du Durangoko egoitza bateko erabiltzaileek "gabezia larriak" dituztela
Egoitzako zuzendaritzak ukatu egin ditu akusazioak, lantaldearen "profesionaltasuna" defendatu du, eta ziurtatu du Bizkaiko Aldundiak ezarritako baldintza guztiak betetzen dituztela.
Bi pertsona zauritu dira Azkoitian, etxe batean izandako sutean
Trino Uria kalean piztu da sua eraikineko azken solairuan, asteleheneko ordu bata aldera. Bi lagun artatu dituzte lekuan bertan; zaurituetako batek erredurak ditu eta ospitalera eraman behar izan dute. Eraikin osoa hustu dute, eta sua kontrolpean duten arren, Azpeitia eta Eibarko suhiltzaileak lanean ari dira kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen.
EAEko farmazialariek uda baino lehen utziko diote sendagaien kupoia ebakitzeari
Osasun Saila farmazien kudeaketa-sistemak egokitzen ari da, fakturazioa sendagaien ontzietako datamatrix kodea irakurriz "egunean eta online" egin ahal izateko.
Gizon bat hil da eta lagun bat zauritu, Irungo soto batean izandako sutean
Zauritua helikopteroz eraman dute Gurutzetako Ospitalera. 13:45ean piztu da sua, Uranzu kalean, eta garrak itzaltzea lortu badute ere, suhiltzaileek hozte-lanetan jarraitzen dute.
Milaka bizipen ahaztezin, bost eguneko ibilbidean
Martxoaren 19an abiatu zen euskararen aldeko lasterketa Atharratzetik, eta, harrezkero, urratsez urrats, lurraldez lurralde, euskarari hauspoa ematen aritu dira milaka euskaltzale. Oraindik bidearen erdia ere ez du egin, baina dagoeneko irudi eta une zirraragariak utzi ditu Korrikaren 24. edizioak.
Euskadiko Erlijioen Kontseilua sortuko du Eusko Jaurlaritzak
Udaberrian jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Erlijioen Kontseilua EAEko erlijio-aniztasuna kudeatzeko helburuz. Bizikidetza eta laikotasun kooperatiboa oinarri izango dituen ekintza plan batekin jaioko da.