KORONABIRUSA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

122 gazte espedientatu dituzte Gasteizen, osasun-arauak ez betetzeagatik

Gazteak, gehienak adingabeak, Ibaiondo auzoan bildu ziren. Horietako bik elkar jotzeko hitzordua jarri zuten sare sozialetatik eta horrek dei efektua eragin zuen.
18:00 - 20:00
Nerabeen artean borrokatzeko makrobilkura bat galarazi zuten bart Ibaiondo auzoan

Gasteizko Udaltzaingoak zehapen-espedienteak ireki dizkie 122 gazteri (gehienak adingabeak) ostiralean eta larunbatean, koronabirusaren aurkako arauak bete gabe, Ibaiondo auzoan biltzeagatik.

Ostiralean, hainbat gazte bildu ziren Zumaiako plazan eta inguruetan, horrek Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jardutea eragin zuen. Hala ere, larunbatean egoera errepikatu zen eta dozenaka gazte elkartu ziren berriro osasun arauak errespetatu gabe: sei pertsonatik gorako taldeak zeuden, ez zeramaten maskararik eta ez zuten zaindu beharreko gutxieneko tartea gordetzen.

Udaltzaingoak jakitera eman duenez, agenteek 122 zigor-proposamen egin zituzten bi egunen artean; espediente horiek Eusko Jaurlaritzari bidaltzen dizkiote, isunak bideratzeko (600 eurorainokoak izan daitezke).

Egoerak bizilagunen artean alarma piztu zuen, eta bi kuadrillak elkar jotzeko hitzordua jarri zutela zabaldu zen. Gorka Urtaran alkateak azpimarratu duenez, "Gasteizen ez dago banda antolaturik", bi gaztek elkar jotzeko hitzordua jarri zuten sare sozialetatik, eta horrek dei efektua eragin zuela.

Urtaranek aitortu duenez, gazteak Zumaia plazan biltzea ohikoa da. Asteburu honetan, "Udaltzaingoak horren berri zuenez", patruilak bidali zituzten inguru horretara eta espedientea ireki zien bertaratu zirenei.

Alkateak erabakiak hartu dituztela iragarri du aurrera begira horrelakorik ez errepikatzeko. Horren esanetan, areagotu egingo dute "udaltzaingoen presentzia Zumaia plazan eta inguru horretan horrelako gazte pilaketak ekidite aldera" eta "asteburu honetan isuna jaso duten adingabeen familiekin harremanetan jarriko gara haiek ere kontzientzia ditzaten beren seme-alabak holako arrisku egoeraz ekidin beharraz".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X