Urnieta
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du

18:00 - 20:00
Asier Nieblaren familiak indarkeria matxistaren legea aldatzea nahi du
Genero indarkeriaren kontrako legeak emakumeak eta seme-alabak babesten ditu, erasotzailea bikotekidea edo ohia denean. Familiak legea zabaltzea eskatzen du alboko biktima guztiak kontuan har ditzan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X