SUTEA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Azpeitiko Irurena enpresako bi pabiloi erabat kiskali ditu suak

Inguruko bi baserri hustu egin dituzte, badaezpada. Produktu toxikoak eta suharberak erabiltzen dituzte erre den enpresan, eta ke-laino handia zabaldu da. Ez da inor zauritu.
18:00 - 20:00
Sute handia piztu da Azpeitiko Irurena enpresan

Sutea piztu da, bart, Azpeitiko Irurena enpresan, Urtzelaieta industriagunean, GI-2634 errepidearen ondoan. Ez da inor zauritu, baina bi biltegiak kiskalita geratu dira erabat. Bulegoak dauden eraikina, berriz, ez du kaltetu suak.

Inguruko bi baserri hustu behar izan zituzten atzo, baina, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, goizean goiz euren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagun guztiak.

22:00ak  aldera piztu zen sua, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko. 03:45 aldera lortu zuten suhiltzaileek sua kontrolpean hartzea baina egun osoan bertan aritu behar izan dira lanean, erretakoa hozten eta zainketa lanak egiten, sua berriro piztu ez zedin.

Egurrarentzako produktuekin egiten dute lan Irurena enpresan, margoekin eta disolbatzaileekin, besteak beste; toxikoak eta suharberak diren produktuak dira, eta ondorioz, ke-laino handia zabaldu zen. Suteak Urola ibaira doan errekatxo batean ere eragina izan du, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez: hainbat arrain hilda agertu dira.

Sutearen lekura suhiltzaileak, Ertzaintza, Babes Zibilerako langileak eta osasun zerbitzuak bertaratu dira. Gipuzkoako Foru Aldundiak esan duenez, Azpeitiko, Zarauzko, Legazpiko eta Eibarko parkeetako suhiltzaileek hartu dute parte itzaltze lanetan.

Ertzaintzak eta suhiltzaileek ikerketa ireki dute sutea nola hasi den argitzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X