ESPETXE ZIGORRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau urteko espetxe zigorra kontulari zen enpresatik 652.000 euro lapurtzeagatik

Akusatuak lan egiten zuen enpresako kontuak eta bere nomina faltsutu zituen 24 urtez. Bizkaiko Auzitegiak agiri-faltsutze delitu jarraitua eta bidegabeko jabetzea egotzi dizkio.

Bizkaiko Auzitegiak lau urteko kartzela-zigorra ezarri dio lan egiten zuen enpresaren kontabilitatea faltsutu zuen gizonari. Akusatuak 24 urtez egin zuen lan enpresa horretan finantza eta kontabilitate arduradun gisa, erretiroa hartu arte, eta urte horietan zehar 652.000 euro lapurtu zituen.

Gaur argitara eman den ebazpenaren arabera, enpresak banketxeetara bidalitako transferentzia aginduen baten bidez ordaintzen zituen langileen nominak, akusatuaren barne. Akusatua zen, hain zuzen ere, nominak ordaintzeko agindu horiek emateaz  eta enpresaren kontu-liburuetan zegozkion idazpenak egiteaz arduratzen zena.

Frogatu ahal izan denez, akusatuak hainbat trikimailu erabiltzen zituen, hala nola nominak ordaintzeko aginduak hainbat erakundetara bidaltzea edo agindu horiek nomina igoera faltsu bat jasotzen zuen artxibo batekin bidaltzea. Banketxeak ez zuen engainuaren berri, eta, horrenbestez, transferentziak ohi bezala egiten zituen.

Amarru honekin, 1993tik 2017ko azarora bitartean 651.876 euro bereganatu zituen akusatuak bere ondare pertsonalerako.

Deskubritu ez zezaten, enpresaren liburuetan iruzurrez lortutako zenbatekoekin bat zetozen zifrak apuntatzen zituen, ez hala merkataritza-jardueraren ohiko jarduerarekin bat zetozenak.

Epaiketan, akusatuak onartu egin zuen 640.000 euro inguru hartu zituela. Ondorioz, epaiak lau urteko espetxe-zigorra ezarri dio, merkataritza-agiriak faltsutzea eta bidegabeko jabetzaren delitu jarraituengatik; gainera,  652.813 euroko kalte-ordaina eman beharko dio enpresari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X