ISTRIPUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

45 urteko parapentista bat hil da Artzamendin, Lapurdin

14:30 aldera gertatu da istripua eta jendarmeriak bere gain hartu du ikerketa.
Artzamendi mendia (Lapurdi) Itsasotik. Argazkia: Miren Egiguren
Artzamendi mendia (Lapurdi) Itsasotik. Argazkia: Miren Egiguren

45 urteko gizonezko bat hil da Artzamendi mendiaren tontorrean (Lapurdi), parapentearekin izandako istripu batean.

Sud Quest egunkariaren edizio digitalak jakitera eman duenez, iristeko zaila den leku batean gertatu da istripua eta larrialdi zerbitzuek helikopteroa behar izan dute biktimarengana iristeko. Behin gizonarengana heltzea lortutakoan, Baionako ospitaleko larrialdi eta suspertze zerbitzu mugikorreko medikuek ezin izan dute ezer egin bere bizitza salbatzeko.

16:30 aldera, Artzamendiko pistetan (Itsaso eta Bidarrai artean) zeuden oraindik jendarmeak, gertatua argitu nahian.

2017an, 33 urteko beste gizon bat hil zen parapentearekin izandako istripuan Baigura mendian, Lapurdi eta Nafarroa Beherea artean, eta 2020ko maiatzean, 21 urteko emakume batek erredura larriak jasan zituen, Irulegi gainean parapentearekin hegan ari zela goi-tentsioko kable batekin talka egin eta lurrera erorita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X