Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pertsona bat hil da Berantevillan izandako istripuan

Kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek talka egin dute N-124 errepidean. Autoaren gidaria hil egin da eta furgonetakoa zaurituta dago.

Pertsona bat hil da arratsaldean N-124 errepidean, Berantevilla parean, hiru ibilgailuk talka eginda, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra 20:30 inguruan gertatu da, Logroñorako noranzkoan, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.

Hainbat lagunek deitu dute larrialdietarako zerbitzura kamioi batek, furgoneta batek eta auto batek istripua izan dutela ohartarazteko. Autoaren gidaria hil egin da, eta furgonetakoa, zauritu.

Errepidea itxi egin behar izan dute hiru ibilgailuak erretiratu ahal izateko, eta, lanak bukatu arte, Miranda de Ebrotik eta AP-68 autobidetik bideratu dute zirkulazioa.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X