Mende honetako udaberririk lehorrena izan da Euskadin
Amaitzear den udaberri hau mende honetako lehorrena izan da Euskadin eta azken 50 urteetako lehorrena Gipuzkoan, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera. Udaberri meteorologikoa –martxoa, apirila, eta maiatza hartzen dituena– oso edo guztiz lehorra izaten ari da. Batez besteko tenperatura, orokorrean, balio normaletan ibili da, 0,1 °C gainetik, eta salbuespena kostaldea izan da, ekialdeko muturrean epela izan baita eta mendebaldekoan hotza.
Euskalmeten arabera, Euskadi gehienean prezipitazio-kopuruak udaberri osoan 200 l/m² inguruan edo hortik behera ibili dira, eta Araba hegoaldean 100 l/m²-tik behera. Estazio bakarrak, Eskas estazioak bakarrik, gainditu ditu 300 l/m². Ia lurralde osoan urte-sasoi honetan espero zitekeen euriaren erdia baino gutxiago egin du, eta azken 50 urteotako edo gehiagotako udaberririk lehorrena izango litzateke, beraz, bereziki Gipuzkoan, salbuespena Goierri izanik. Bilbo Handian egungo balioak 2011koen antzekoak dira, eta azken urteotako udaberririk lehorrena dela esan daiteke, beraz.
Datu aipagarri gisa nabarmendu daiteke egun gutxi batzuetan bakarrik egin duela euri asko, eta soilik nabarmentzen dira martxoaren 19a eta apirilaren 11, bai eta bi egunen artean izandako 20 eguneko aldi lehorra ere. Bestalde, maiatzean prezipitazio ugariak eta konbektiboak izan dira, ekaitzak tarteko, eta estazio batzuetan errekorrak hautsi dira. Horrela, Zaldiaranen, Derion eta Sangronizen ordubetean botatako prezipitazioen intentsitateak, mende honetan erregistratutakoak, gainditu dira. Gauza bera gertatu da 10 minutuan erregistratutako intentsitateekin ere Zaldiarango eta Alegiako estazioetan.
Tenperaturari dagokionez, batez besteko balioak normalak izan dira; nahiz eta ekialdeko itsasertzean epelerako joera izan duten eta mendebaldekoan hotzerakoa. Kostaldean erregistroak 13 ºC inguruan ibili dira eta Arabako Lautadan 10 ºC inguruan, gutxi gorabehera lurralde osorako normala denaren gainetik 0,1 ºC, 1981-2010 aldi normalaren arabera. Mende honi dagokionez, aurtengo udaberria hotzenetakoa izaten ari da.
Kontraste adierazgarriak izateaz gainera, tenperaturek errekor batzuk hautsi dituzte. Alde batetik, errekorrak hautsi zituzten martxoaren 30eko eta 31ko tenperatura maximoek (Oleta 30,5 °C; Mungia 29 °C); eta, bestetik errekorrak hautsi zituzten apirilaren 16ko tenperatura minimoek ere (Berastegi -2,9 °C; Orozko -1 °C).
Bestalde, tenperatura minimoek errekorrak hautsi dituzte altuak izan direlako ere, bai martxoan, hilaren 30ean eta 31n (Mungia 20 °C; Zarautz 19,2 °C), bai apirilean, zehazki hilaren 24an (Elorrio 17,3 °C; Derio 16,6 °C).
Intsolazioari dagokionez, EAE osorako batez bestekoa %11n gainditu du, eta ehunekoa handiagoa izan da Araba barnealdean eta ekialdeko itsasertzean, eta txikiagoa mendebaldeko itsasertzean.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.
32 urteko emakumezko bat zauritu da Iruñean, ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra 07:32an gertatu da, Arrosadia auzoan. Emakumeak kolpe ugari jasan ditu, hortaz, Iruñeko Unibertsitate Ospitalera eraman dute, pronostiko erreserbatuarekin.
Trafikoa bere onera itzuli da A-8an Irun parean, baina auto-ilara txikiak oraindik daude Kantabriarako noranzkoan, Abanton
Zubiaren hasieran trafiko-eragozpenak izan dira A-8 autobidean.
Furgoneta-gidari bat zauritu da A-1 errepidean, Asparrenan, errepidetik atera eta bazter-babesaren aurka talka eginda
Istripua ostegun honetako 08:45ean jazo da. Zauritutako gidaria ospitalera eraman dute.
Albiste izango da: Korrikaren hasiera, Ekialde Hurbileko azken ordua eta Europako Kontseiluaren bilera
Gaurkoan Orainen albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.