Bilbo
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat bere arreba bahitzen saiatu da Bilbon

Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da; baliteke bahiketa-ahaleginaren eragingarria lapurreta bat izatea. Ustezko erasotzailea auto batean sartu du biktima, baina emakumeak ibilgailutik irtetea lortu du.

Gizon bat bere arreba bahitzen saiatu da Bilbon asteazken honetan, eta Ertzaintza gertakaria ari da ikertzen, EITB Mediak jakin ahal izan duenez. Baliteke bahiketa-ahaleginaren eragingarria lapurreta bat izatea; ustezko erasotzailea auto batean sartu du biktima, baina emakumea ibilgailutik irten da.

Asteazken honetako 10:30 aldera jazo da, Manuel Allende kaleko garaje batean, Bizkaiko hiriburuan. Gizonak emakumea atzeman du, eta autoan sartu du. Biktimak, aldiz, garajetik irtenda, ibilgailutik jauzi egin du; horren ondorioz, zauritu da, eta, gerora, jasandako lesioengatik artatu dute.

Erasotzailea Areilza Doktorearen kalean utzi du autoa, eta bertatik joan da.

Emakumeak salaketa jarri du, eta Ertzaintza ikertzen ari da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X