Trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elgoibar, Zarautz, Irun, Gasteiz eta Armiñoneko auto pilaketek irteera operazioa zaildu dute

Goizeko lehenengo orduetan, Biriatuko ordainlekuan zazpi kilometroko ilarak egon dira, Ertzaintzak jakitera eman duenez.
Auto pilaketak Gasteizen
Auto pilaketak Gasteizen. Argazkia: Ertzaintza

Uztaileko azken asteburuko lehen orduetan hainbat auto pilaketa egon dira Euskal Autonomia Erkidegoko errepideetan. Udako irteera operazioa bereziki igarri da Araban eta Gipuzkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, baina, eguerdi aldean desegin dira pilatzerik esanguratsuenak.

Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren datuen arabera, goizean zehar zazpi kilometroko auto ilarak egon diraIrunen (AP-8), Biriatuko ordaintokitik hasita, Baionako noranzkoan.

Gainera, sei kilometrokoak izan dira pilaketak Zarautzen, AP-8ko bidesariko ordainlekuan, Bilboko noranzkoan. Bestetik, lau kilometroko ilara egon da Elgoibarren (AP-8 eta AP-1en arteko lotunean), Bilboko noranzkoan.

Goizeko lehen orduetan, trafiko mozketak egon dira Donostia inguruan, Donostiako Klasikoa txirrindularitza txapelketarengatik.

Araba

Arabako errepide sarean, ostera, bi puntutan izan dira zirkulazio arazoak.

Alde batetik, sei kilometroko pilaketa egon dira Armiñonen (A-1 eta AP-1 arteko lotunean, Burgosko noranzkoan).

Bestetik, hiru eta lau kilometro inguruko ilara izan da Gasteizen, N-622 eta A-1 errepideen arteko lotunean, Burgosko Noranzkoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bilduk iraungitako txertoen inguruan egindako ohartarazpena "soberan" zegoen, Osasun Sailaren ustez

Lore Bilbao Osasun sailburuordeak ETB1eko "Egun On" saioan azaldu duenez, familiei "mezu argi bat" helarazi nahi zieten eta horretarako txostenak eskatu zituzten. Horien zain zeudenean EH Bilduk publiko egin zuen auzia. "10 egun lehenagotik baldin bazekiten, zergatik ez zuten ezer egin? Kasu honetan guk bagenekien, baina zer gertatuko litzateke jakin izan ez bagenu?", galdetu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X