Zigorra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Xabier Alkuaz Tafallako Udaleko Gazteria zinegotziari isuna jarri diote, etxeratzeko agindua ez betetzeagatik

Uztailaren 30eko goizaldean gertatu zen, baimendutako ordutegitik kanpo lagun batzuekin bilduta egon ostean. Alkuazek berak gertatutakoa azaldu du, ohar bidez.

Xabier Alkuazi, Tafallako Udaleko Gazteria zinegotziari, isuna jarri diote etxeratzeko agindua ez betetzeagatik. Herriko udaltzainek ezarri zioten multa, uztailaren 30eko goizaldean.

Alkuazek berak, EH Bilduren ordezkariak, bere bertsioa jakitera eman du, ohar bidez: "Hizketan eta garagardo batzuk edaten geunden, lasai, goizaldeko hirurak aldera ziren eta udaltzainak ikusi genituen. Etxeratzeko agindua hautsi genuela konturatu ginenean, banandu egin ginen eta etxerako bidea hartu nuen. Orduan, udaltzainek gelditu eta etxeratzeko agindua ez betetzeagatik isuna jarri zidaten".

Idatzi berean, gertatutakoa "hutsegite" bat izan dela onartu du, baita "bizi dugun egoera dela eta", bere jarrera "ulergaitza" dela azaldu ere. Gainera, barkamena eskatu eta bere kargua alderdiaren esku utzi du.

Navarra Suma, dimisio eske

Navarra Sumaren Tafallako udal taldeak Alkuazen "berehalako" dimisioa eskatu du. Zinegotziak berak kargua uzten ez badu, Jesus Arrizubieta alkateari Alkuaz kargutik kentzeko galdegin diote, bere portaera "onartezina" dela uste baitute.

NA+ko ordezkarien aburuz, EH Bilduko zinegotziak akatsa onartzea eta bere kargua alderdiaren esku uztea "ez da nahikoa, Tafallako herritar guztien ordezkaria" delako.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X