Erasoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zornotzan jipoitutako gaztearen amak justizia eskatu du semearentzat

Epaileak behin-behineko espetxealdi komunikatua eta fidantzarik gabea ezarri dio larunbat honetan Barakaldon atxilotutako gizonari. Gainera, Guardia Zibilak beste gizon bat atxilotu du jipoiarekin zerikusia duelakoan.
Biktimaren ama. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Zornotzan jipoitutako Lemoako gaztearen amak justizia eskatu du semearentzat. Radio Euskadin adierazi duenez, sendiari ezinezkoa zaio erasoaldiaren zergatia ulertzea. Gainera, semea larri dagoen arren, aurrera ateratzeko "itxaropena mantentzen" duela esan du.

Barakaldoko udaltzainek gizon bat atxilotu zuten larunbatean, gertakarietan parte hartu zuelakoan, eta dagoeneko behin-behineko espetxealdi komunikatuan eta fidantzarik gabe sartu dute, Durangoko epaitegian deklaratu ostean, EITBk jakin ahal izan duenez.

Gainera, Guardia Zibilak 18 urteko gizonezko bat atxilotu du igande honetan Medina de Pomarren (Burgos), ikerketaren baitan.

Azken honekin, dagoeneko hamar gizon atxilotu dituzte. Denak, 15 eta 38 urte bitartekoak, Koala Anaiak izeneko talde gatazkatsu eta bortitz bateko kideak dira, eta aurrekari ugari dituzte Bizkaian antzeko erasoengatik.

Biktima, oso larri

Lemoako gaztea Gurutzetako Ospitalean dago ingresatuta, oso larri. Familiak jakitera eman duenez, azken orduetan hainbat ebakuntza egin dizkiote.

Zauriak larriak diren arren, biktima egonkortzea lortu dute, eta medikuak datorren astean izango duen bilakaeraren zain daude. Litekeena da datozen orduetan gazteari erresonantzia magnetiko bat egitea, egoeraren balorazioa sakonagoa egiteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X