Gipuzkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bandera horia Donostiako hondartzetan, 40 bainularik baino gehiagok azkura izan ondoren

Analisien faltan, badirudi 'Ostreopsis siamensis' alga izan daitekeela horren eragilea. Egunotako tenperatura altuek ere alga agertzea eragin ahal izan dute.
Kontxako hondartza
Kontxako hondartza. Irudia: EFE

Arratsaldeko lehen orduan, Donostiako lau hondartzetako hainbat bainularik azkura izan dute uretan egon ostean. Hori dela eta, guztietan bandera horia jartzea erabaki dute, uhartean izan ezik, bertan gorria jarri baitute, bertan atzeman dituztelako kasu gehien.

Analisien faltan, badirudi Ostreopsis siamensis alga izan daitekeela horren eragilea. Duela egun batzuk, Eusko Jaurlaritzak jakinarazpen bat bidali zien euskal kostaldeko udal guztiei, kasu horiek gerta zitezkeela jakinarazteko.

Egunotako tenperatura altuek ere alga agertzea eragin ahal izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X