DONOSTIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaurtik aurrera isunak jarriko dizkiete Kontxako pasealekutik baimenik gabe igarotzen diren ibilgailuei

Kontxa pasealekuaren inguruan lanak egin ahal izateko irailaren 18an errepidea itxi zutenetik, Mugikortasun agenteak informazioa emateaz arduratu dira. Gaurtik aurrera, ordea, 90 euroko isunak jarriko dituzte.
Kontxako Pasealekua, ibilgailu pribatuentzat itxita
Kontxako Pasealekua, ibilgailu pribatuentzat itxita. Artxiboko argazkia: EFE

Gaurtik aurrera Donostiako Udala isunak jartzen hasiko da Kontxako pasealekua baimenik gabe igarotzen duten ibilgailuei. Irailaren 28tik auto pribatuentzat itxita egon da, eta tarte horretan informazioa emateaz arduratu dira Mugikortasun agenteak. Egokitzapen aldia pasatuta, ordea, 90 euroko isunak jartzen hasiko dira.

Guztira, bederatzi hilabete beharko dituzte Kontxako pasealekuaren inguruan lanak egiteko: kostako murrua konpontzeko, baranda aldatzeko, San Martin eta Zubieta kaleetako noranzkoak aldatzeko, bidegorriaren hirugarren fasea egiteko eta hodi batzuk sartzeko.

Lanak egiten dituzten bitartean, garraio publikoak, taxiek, motorrek edo larrialdietarako ibilgailuek soilik erabili ahalko dute Kontxako pasealekua, semaforo baten bidez kontrolatuta egongo den errei bakarra erabiliz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X