Jokoarekin arazoak dituzte gero eta gazte gehiagok online modalitateen ondorioz
Jokoarekin arazoak dituzten gazteen ehunekoa haziz doa urteekin, batez ere, jokorako eta apusturako online modalitateen ondorioz. Gainera, EAEKo hamar heldutik zazpik gutxienez behin jokatu edo apustu egin du azken urtean; ehun jokalaritik bik jokoarekin lotutako arazoak dituzte edo izan dituzte.
Jokoaren Euskal Behatokiak argitaratutako Jokalarien prebalentzia, ohiturak eta profilak Euskadin 2020 txostenetik ateratako datu batzuk dira. EAEko 18 urtez gorako 1200 lagunei 2020ko iraila eta abendua bitartean etxean egindako inkestak erabili dituzte txosten hori osatzeko.
Datuek erakusten dute, jokoa zeharo hedatua eta sustraituta dagoela herri kulturan, nahiz eta, kasurik gehienetan, inongo arazorik sortzen ez duen denbora-pasa ludikoa baino ez den.
Hala, jokalarien % 95,1ek astean ordubete baino gutxiago eskaintzen dio jokoari; aldiz, % 4,9k astean ordu bat eta hiru ordu artean pasatzen ditu jokoan. % 95,2k hilean 50 euro baino gutxiago gasatzaten dituzte, eta zifra baxuago baina esanguratsu batek, jokalarien % 4,8k, 50 eurotik gora gastatzen dituzte hilean.
Jokorako motibazio iturri nagusia da dirua irabazteko aukeraren (%65,8). Tradizioz jokatzen dute & 18,6k eta %12,5ek ongi pasatzeko baino ez dute egiten.
Gazteengan arreta berezia jartzeko gomendioa egin du Behatokiak; izan ere, herritarren bataz bestetik oso gora daude gazteen artean jokoa eta haren ondoriozko arazoak. Arrazoia da, dirudienez, gazteek joera handiagoa dutela mendekotasuna sortzeko gaitasun gehiago erakutsi duten modalitateetan aritzeko.
EAEko gazteen % 23,3k astean ordubete baino gehiago ematen du jokoan (% 4,9koa da herritarren batez bestekoa). Gainera, 18 eta 24 urteko gazteen % 3,3k hilean 100 euro baino gehiago gastatzen ditu, (herritarren % 0,9k batez beste); are, kopuru hori gastatzen dutenen artean inork ez du uste diru askotxo, asko edo gehiegi gastatzen duenik jokoan.
Horregatik guztiagatik ohartarazi dute, joerak aldatzen ez badira, urte eta hamarkadek aurrera egin ahala, EAEn jokoarekin arazoak izango dituzten herritar kopuruak gora egiten jarraituko duela.
Jokalarien profila
Datuek diote pertsona gehienek denbora-pasa gisa hartzen dutela jokoan egitea. Txanponaren ifrentzuan, ordea, bada datu ilunagorik: 2020an 4.480 lagun gaixo zeuden jokoaren erruz, beste 2.195 laguni arazoak ekarri zizkien eta 11.715 arazoren bat izateko arriskuan zeuden. Horiek dira Jokoaren Euskal Behatokiak egin dituen kalkuluak.
Jokalariaren soslaia zein den argitzeko helburuz, aztertu dute sexua, egoera ekonomikoa edo joko-mota bezalako faktoreek zer nolako eragina duten jokoarekin arazoak sortzeko orduan.
Jokoaren arazoak dituzten pertsonen % 85,5ek dute arazo bera duen senideren bat. Horregatik, adituek garbi diote, arazoa 'oinordetzan' hartzen dela eta hori kontuan izatea ezinbesteko dela eskuhartzeari begira.
Jokalarien sexuari dagokionez, gizonek emakumeek baino modu nabarmenagoan jokatzen dute; denbora gehiago pasatzen dute jokoan, diru gehiago gastatzen dute eta joko gehiagotara jokatzen. Gainera, lehenago hasten dira jokoan; % 35,8 adin txikiko zirenean hasi ziren, hain justu, jokoan. Horren atzean generoaren estruktura historikoa dagoela uste dute adituek: emakumeen aldean errazago izan dute eskura dirua, bai ate haren gaineko kontrola ere, eta gizonen generoari lotutako jarrerek ere laguntzen dute, arriskuaren, adrenalinaren eta emozioaren bilaketa, besteak beste.
Jokalarien egoera ekonomikoak ere eragin nabarmena du jokoak sortutako arazoekin: zenbat eta kaxkarragoa egoera ekonomikoa, are eta arrisku gehiago arazoak izateko. Dirua irabazteko itxaropenak eramaten ditu pertsona hauek jokora, jendeak normalean gastatzen duena baino gehiago gastatzen dute eta modu konpultsiboan jokatzen; eta, hor sortzen da zurrunbiloa, hasieran zituztenak baino arazo ekonomiko handiagoak eragiten baitizkie jokoak.
Bestalde, datuek erakusten dute joko modalitate batzuek arazo gehiago sortzen dituztela beste batzuek baino. Adibiderik garbiena online-pokerrarena da. Jokalarien % 0,1 baino ez da aritzen joko honetan, baina jokatzen dutenen erdiek (% 50) joko arazoak izan dituzte. Beste aldean daude Espainiako Loteria eta Primitiboa; jokalarien % 40 inguruk jokatzen dute horietan, baina % 2ak baino ez du zan joko-arazorik horien ondorioz.
Zure interesekoa izan daiteke
Teruelgo aireportua hegazkinez beteta dago, ezin direlako Ekialde Hurbilera itzuli gerraren ondorioz
Ostiral honetan 10 hegazkin komertzial lurreratu dira, gehienak Qatar Airlines konpainiakoak. Teruelgo aireportua 140 hegazkinen aparkaleku izan zen pandemian.
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.