Jokoaren araudi berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Apustu-etxeen eta joko-aretoen gaineko neurriak gogortu egingo ditu Jaurlaritzak

Joko-aretoen eta ikastetxeen arteko distantziekin, establezimenduen kopuruarekin eta horien arteko gutxieneko metroekin, sarreretako kontrolekin eta publizitatearekin zerikusia duten neurriak mugatuko dira.
Euskadiko apustu-etxeei eta joko-aretoei buruzko araudi berria.
Euskadiko apustu-etxeei eta joko-aretoei buruzko araudi berria. Irudia: Pixabay

Eusko Jaurlaritzak joko-establezimenduen arteko gutxieneko distantziak handituko ditu, ez du joko-makinak jartzeko lizentzia gehiago emango, lokal horietara sartzeko baldintzak gogortuko ditu, eta joko-enpresen publizitatea mugatu egingo du. Horiek dira apustu-etxeei eta joko-aretoei buruzko araudi berriak jasotzen dituen neurrietako batzuk.

Erregelamenduak joko-lokalen kopurua ere arautuko du; hala, Euskadin hiru kasino baino ezin izango dira egon, lurralde historiko bakoitzeko bat, hipodromo bat, 14 bingo, 60 apustu-lokal eta 170 joko-areto (une honetan 209 daude).

Hiru urte bete dira Euskadik Jokoaren Behatokia sortu zuenetik. Jokorik Gabeko Nazioarteko egunerako bi egunen faltan, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak eta Jonatan Gracia, EHUko ikertzaileak, hiru urteen balantzea egin dute eta egungo egoera aztertu dute.

Graciaren arabera, jokoa zabalduta dago euskal gizartean. Ikerketek diotenez, gutxienez herritarren % 70ek behin edo behin jokatu edo apusturen bat egin du azken urtean. Gainera, biztanleriaren ia % 80k onartu du haurtzaroan eta/edo gaztaroan senideren bat ikusi duela jokatzen, eta % 24,7k aitortu du 18 urte bete baino lehen hasi dela jokoan.

Jokoaren Euskal Behatokiak argitaratutako Jokalarien prebalentzia, ohiturak eta profilak Euskadin 2020 txostenak dioenez, jokoarekin arazoak dituzten gazteen ehunekoa haziz doa urteekin, batez ere, jokorako eta apusturako online modalitateen ondorioz.

Bestalde, Jaurlaritzak berretsi egin du Euskadin arazoak sortzen dituen jokoaren eta joko patologikoaren aurkako borrokan hartuta duen konpromiso irmoa eta duen inplikazioa.

Iragarkia
18:00 - 20:00

Euskadiko joko-eskaintza gizartean onargarria den mailara doitzeko helburuz eta osasunaren babesa bermatzeko eta arazoak sortzen dituen jokoaren prebentzioaren alde eguneratu dira neurriok, baita adingabeak eta kolektibo zaurgarriak babesteko ere. Hala, lege-erreformak hainbat neurri gogortuko ditu, besteak beste, joko-aretoen eta ikastetxeen arteko distantziak, establezimenduen kopurua eta horien artean gutxienez izan behar diren metroak, sarreren kontrola eta publizitatea.

Horrela, ezingo da joko edo apustu aretorik egon ikastetxe arautuetatik 150 metro baino gutxiagoko eremuan, eta establezimenduen artean gutxienez 500 metroko distantzia egongo da.

Horrez gainera, Jaurlaritzak murriztu egingo du joko-enpresen publizitatea, eta era horretako areto guztietara sartzeko nahitaezko kontrola ezarriko du, horietako ostalaritza-eremuetakoa barne dela. Araudia indarrean jartzen denean, lokalek adingabe guztien, ahalmena mugatuta dutelako debekatu gisa erregistratuta dauden pertsonen, euren buruari sartzea debekatu dietenen eta abarren sarrera kontrolatu beharko dute.

Datozen hiru urteotan ez da ostalaritzako lokaletan eta joko-aretoetan joko-makinak instalatzeko baimen berririk emango, eta denbora horretan baimen horietan izaten diren bajak behin-betikoak izango dira.

Araudi-aldaketa hiru urtez behin errepikatuko da aurrerantzean. Jaurlaritzak gogorarazi du jokoa aisialdiko jarduera baimendua eta normalizatua dela gure gizartean, eta Euskadin 155 milioi eurotik gorako balio erantsi gordina sortzen duela. Gainera, 2.500 pertsona ingururi ematen die lana Euskadin.

Hala ere, "jarduera hau osasun publikoa babestearekin eta jokoaren ondorio kaltegarriak saihestearekin uztartu ahal izateko" dimentsio egokia eta doitua ematearen ardura bere gain hartu du.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

La secretaria general de Podemos, Ione Belarra, acompaña a los representantes del Comité de Empresa de Tubos Reunidos frente al Congreso de los Diputados, a 17 de junio de 2026, en Madrid (España). Podemos y el comité de empresa de Tubos Reunidos en Amurrio (Álava) han presentado una iniciativa en el Congreso de Diputados, en la que se proponen medidas para asegurar la continuidad de la empresa, que actualmente se encuentra en concurso de acreedores.



Marta Fernández / Europa Press

17/6/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosko langileen batzordeak konpainiaren jarraipena bermatzeko eskatu du Diputatuen Kongresuan

Amurrioko lantegiko beharginen ordezkariak Diputatuen Kongresuko hainbat talderekin bildu dira, tartean Podemos eta EH Bildurekin, legez besteko proposamen bat aurkezteko. SEPIren zorra akzio bihurtzea eskatu dute, jarduera eta enplegua bermatzeko, hala nola plan industrial bat eta bankuei laguntzeko neurriak hartu ditzatela, besteak beste, BBVAri, akziodun eta hartzekodun gisa. Tubos Reunidosek 263 milioi euroko zorra duen hartzekodunen konkurtso bati aurre egin behar dio.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X