Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "desengainatuta" irten da Bazkaren Mahaiaren bileratik
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak bazka modu bateratuan erosteari uko egin dio, eta bertan erosteko "nahikoa bazka" badagoela adierazi du. Lehorte egoera ofiziala ezartzeko baldintzak ez direla betetzen azaldu diete. Ondorioz, ENBA eta ENHE sindikatuen arabera, baserritarrak "abandonatuta" utzi dituzte.
Abeltzaintzaren sektorea "haserre" eta "etsita" irten da astearte arratsaldean Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan erakundeek eta sektoreko ordezkariek egin duten Bazka Mahaiaren bileratik. Eusko Jaurlaritzak abeltzainei bizkarra eman diela uste dute eta ez dute baztertzen mobilizaio eta protestak egitea hurrengo asteetan.
Espero zuten bezala, Eusko Jaurlaritzak esan die ez duela bazka modu bateratuan erostea sustatuko. Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak EITBri jakinarazi dio tokiko hornitzaileek bazka eskaerak hornitzeko arazorik ez dutela izango hurrengo bi hilabeteetan eta prezioa, iaz baino altuagoa bada ere, "arrazoizkoa" dela azaldu du.
Sindikatuak ez daude ados argudio horiekin eta "erabateko ezezagutza" izatea leporatu diote sailburuari.
Gipuzkoako ENHE elkartearen presidente Garikoitz Nazabalen hitzetan, bilera "eduki aldetik hutsaren hurrengoa" izan da, eta formetan, "desastrea". Eusko Jaurlariatzak lehorte egoera honen aurrean "ez duela eragin nahi" uste du eta animaliekin lanean ari diren ekoizleak "abandonatuta" utzi dituztela salatu du. Baserritarrek "erabakiak orain hartu behar" dituztela defendatu du, ez ikerketak eta informeak amaitu ondoren, eta dagoeneko "hilabete berandu" dabiltzala gehitu du.
ENBA sindikatuaren koordinatzaile Xabier Iraolak adierazi du Jaurlaritzak "itxaropenari ateak itxi" dizkiola eta arazoa ikusi nahi ez izatea leporatu dio.
Lehorte egoera ofizialki ez ezartzeko hartu den erabakiari buruz, adierazi du Barne Arroen Plan Hidrologikoa eskatzen dituen baldintzak bete ez arren, ingurura begiratuta argi ikusten dela "zelaiak erreta" daudela. Horrez gainera, 5.000 baserri baino gehiago ur sare ofizialetatik aparte daudela oroitarazi du, euren ur-biltegi propioak dituztelako. Hori dela eta, "begiak irekitzea" eta "konponbidea bilatzeko borondatea" eskatu dizkio Jaurlaritzari.
Hori horrela, sindikatuek adierazi dute ez dutela baztertzen hurrengo asteetan mobilizazio eta protesta gehiago egitea.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua oso-osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean, baina "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.
2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Bizi programan, suizidioa prebenitzeko
Osasun Sailak ekimen berriak jarri ditu martxan Euskadin suizidioaren aurrean, hala nola familiei eta irakasleei zuzendutako online prestakuntza bat, alerta-seinaleak garaiz detektatzeko. Suizidio-saiakera berrien jarraipen-protokoloak, berriz, 4.000 pertsona inguru artatu ditu jada.
Osakidetzako sindikatuek bost greba egun deitu dituzte urritik abendura bitartean
Osakidetzako langile guztientzako lan-baldintza hobeak aldarrikatuko dituzte. Urriaren 30ean eta abenduaren 14an greba egitera daude deituta Osakidetzako langile guztiak, abenduaren 9an Arabakoak, abenduaren 10ean Bizkaikoak eta abenduaren 11n, berriz, Gipuzkoakoak.