Olaberriako Arcelorrek ekoizpena gelditu du lehen aldiz, lehortearen ondorioz
Historian lehen aldiz, ArcelorMittalek Olaberrian (Gipuzkoa) duen labe handiak ekoizpena eten behar izan du, Oria ibaiaren emari txikia dela eta.
Ura ezinbestekoa da altzairutegiko ekipoak hozteko, eta ur eskasiaren aurrean, lantegiko arduradunek ekoizpena geldiarazi behar izan zuten larunbat gauean, gutxienez, 48 orduz.
Gaur egun, labe handia eta ijezketa-trena berrabiarazteko prozesuan dago lantegia, eta astearte eta asteazkena bitartean jarduera erabat berreskuratzea espero du.
Hala ere, egoerak kezka sortzen jarraitzen du. Instalazioaren arduradunek zailtasunez bete dituzte ur-biltegiak, eta Oria ibaiaren emariak datozen ordu eta egunetan izango duen bilakaerari adi daude.
Egoerak ez dauka aurrekaririk eta kezkagarria da, eta agerian uzten du ur eskasiaren ondorioak Euskadiko industria-jardueran nabaritzen hasi direla.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebizitza arloko neurri fiskalak adostu dituzte EAJk eta PSEk, tartean, alokairurako pizgarriak eta jabe handientzako zergak
Jauregik ohartarazi du Tubos Reunidosentzat arrisku kritikoa dagoela SEPIren zorragatik, eta alternatibak bilatuko ditu Vicinayko enpleguetarako
Nafarroak 27 etxebizitza erosiko dizkio inbertsio funts bati
Tubos Reunidosek ez du lotesletzat jo SEPIren zorraren kitapenari buruzko Europako txostena
Errentaren mapa auzoz auzo eta kalez kale Hego Euskal Herrian
Hondarribiko Udalak kereila penala jarri du Zaldunbordako outletaren enpresa sustatzaileen aurka
Bizkaiak aurreikusitakoa baino diru gehiago bilduko du, eta Euskadiko hazkundearen buru izango da 2027an
Euskal Herriko sindikatuek "espekulazioari ez!" esango diote azaroaren 11n eta soldata igoerak eskatuko dituzte
Vicinayren zuzendaritzak aldi baterako enplegu espedientea egin eta 60 lagun kaleratzeko asmoa du