Espainiako Gobernuak Estatutu Markoa onartu du, medikuen babesik gabe eta greba mugagabearen mehatxupean
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu du itunak ez duela automatikoki eragingo udazkenerako deitutako lanuztea bertan behera uztea.
Gurutzetako Ospitalearen aurrean egindako protesta. Argazkia: EFE
Osasungintza publikoko langileen lan-baldintzak arautzen dituen Estatu Markoaren lege proposamena onartu du gaur Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak, eta orain, Kongresura iritsiko da testua, taldeek eztabaidatu eta bozkatu dezaten.
Medikuen kolektiboaren babesik gabe eta udazkenerako greba mugagabearen mehatxua gainean duela eman du urratsa Monica Garcia Osasun ministroak. Medikuek euren lanbidearen berezitasunak aintzat hartuko dituen estatutu propioa nahi dute, eta erkidego gehienak ez datoz bat onartu berri den proiektuarekin.
Ministroen Kontseiluaren ondorengo agerraldian, Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaileak esan du osasungintzako langileen baldintzak "nabarmen hobetzea" eta "23 urte eta gero, arreta eredua eguneratzea" ahalbidetuko duela arauak. Taldeei dei egin die, alde bozkatu dezaten.
Besteak beste, Estatutu Markoak medikuen kolektiboaren lan-antolaketa moldatzea jasotzen du: asteko gehieneko lan-ordu kopurua 48tik 45era murriztuko litzateke, eta guardiak ez lirateke 17 ordukoak baino gehiagokoak izango —egun, 24 ordukoak dira—. Salbuespenak egingo lirateke soilik medikuak hala onartzen duenean.
Halaber, lege proposamenak dio guardien ondoren atsedena ezinbestekoa dela.
Medikuak, aurka
Neurriok, baina, ez dituzte medikuak asebete, eta euren lanbideari egokitutako markoa exijitzen dute, horretarako negoziazio mahai propioa martxan jartzea. Urtea hasi zenetik, bost greba-aste egin dituzte, eta egoera bideratu ezean, udazkenerako greba mugagabea deitzea mahai gainean dute.
Arratsaldean zabaldutako ohar batean, Estatuko medikuen sindikatuek, tartean Euskadiko Sendagileen Sindikatuak, amaitutzat eman dute Osasun ministroarekin zabalik zuten elkarrizketa bidea.
"Ez da Estatutu Markorik izango, medikuen babesik gabe (...) Ministroen Kontseiluak proiektua onartzeak ez du esan nahi gatazka amaitu denik. Gatazkak bere horretan jarraitzen du", ohartarazi dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan, Osakidetzak akordioa itxi zuen joan den uztailean Euskadiko Sendagileen Sindikatuarekin, guardien eta ordainsarien inguruan. Halere, azken horrek hasieratik garbi azaldu zuen bi gatazkak bereizi egin behar direla eta itunak ez duela automatikoki bertan behera utzi udazkenerako deitutako lanuztea.
SATSE, pozik
Erizainen Sindikatuak (SATSE), berriz, txalotu egin du Espainiako Gobernuak emandako urratsa, eta alderdi politikoei eskatu die Kongresuko tramitazioan legea hobetzeko.
Ekainean Osasun Ministerioak SASTSE, CCOO, UGT eta CSIF sindikatuekin itxitako akordioaren emaitza da Estatutu Markoaren aurreproiektua.
Zure interesekoa izan daiteke
CCOOk Pradalesi hainbat eskumenen aurrean dituen "zuhurtziak" azaldu dizkio, langile askori eragiten dietelako
CCOO Euskadiko idazkari nagusi Santiago Martinezek Gernikako Estatutua osorik betetzearen alde egin du lehendakariaren aurrean. Hala ere, "zuhurtzia" agertu du eskumen-transferentzia batzuen aurrean, hala nola FOGASAren edo pentsioen ingurukoen aurrean; izan ere, langile askori eragiten diete, eta, azpimarratu duenez, "ondo egin behar dira".
UGTk enpresen irabaziak soldatetara bideratzeko eskatu dio Pradalesi
UGT Euskadiko batzorde kudeatzaileko presidente Jose Manuel «Tximi» Lopezek enpresa handien irabaziak langileen soldatetan islatu behar direla defendatu du Imanol Pradales lehendakariaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio bitartekari lanak egin ditzala euskal patronala hitzarmenen bidezko gutxieneko soldata interprofesionala negoziatzera esertzeko.
Ondarroako arraste flota: "Gasolioaren prezioarekin itsasora irteteak diru galera dakar"
Gasolio profesionala % 227 garestitu da otsailetik, eta Ondarroako Alturako Arrantza Ekoizleen Elkarteak salatu duenez, igoera hori arrantzaleek asumitu behar dute, handizkariak finkatzen duelako arrainaren erosketa-prezioa.
Gazteentzako hipotekak: zer hartu kontuan sinatu aurretik eta zer dira Gazteaval laguntzak?
EKA kontsumitzaileen elkarteak gutxienez hiru edo lau banketxeren eskaintzak alderatzea, presarik ez izatea eta Urteko Tasa Baliokideari, lotutako produktuei eta benetako ordainketa-ahalmenari erreparatzea gomendatzen du. Gazteaval programari esker, gainera, zenbait kasutan etxebizitzaren balioaren % 80tik gorako finantzaketa lor daiteke.
Bizkaiko Foru Aldundiak arau fiskal berriaren proiektua onartu du, EAJren botoekin eta PSE-EEren abstentzioarekin
Foru erakundearen arabera, EAJk eta PSE-EEk "gutxieneko akordioa" lortu dute, eta testua Batzar Nagusietara bidaliko dute, Legebiltzarrean izapidetzen hasteko.
Hipotekak 600 euro baino gehiago garestituko dira urtean, maileguan hartutako 100.000 euro bakoitzeko
ASUFINen arabera, euriborra % 3,2an kokatuko da irailean, eta tasa aldakorreko hipotekak garestituko ditu.
EBZk tasak % 2,5era igo ditu eta inflazioak epe luzean altu jarraituko duela ohartarazi du
Erakundeak hiru tasa ofizialak 25 oinarri-puntutan igo ditu, urteko bigarren igoeran, prezioen gorakadaren ondorioz.
"Eusko Jaurlaritzak ez du Osakidetzaren kolektibo guztien egoera hobetzeko borondaterik"
SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek bost greba egun iragarri dituzte urritik abendura bitartean, Osakidetzako kolektibo guztientzako lan-baldintza hobeak eta "benetako edukiak dituen benetako negoziazioa" aldarrikatzeko.
2.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena Osakidetzaren Bizi programan, suizidioa prebenitzeko
Osasun Sailak ekimen berriak jarri ditu martxan Euskadin suizidioaren aurrean, hala nola familiei eta irakasleei zuzendutako online prestakuntza bat, alerta-seinaleak garaiz detektatzeko. Suizidio-saiakera berrien jarraipen-protokoloak, berriz, 4.000 pertsona inguru artatu ditu jada.
Osakidetzako sindikatuek bost greba egun deitu dituzte urritik abendura bitartean
Osakidetzako langile guztientzako lan-baldintza hobeak aldarrikatuko dituzte. Urriaren 30ean eta abenduaren 14an greba egitera daude deituta Osakidetzako langile guztiak, abenduaren 9an Arabakoak, abenduaren 10ean Bizkaikoak eta abenduaren 11n, berriz, Gipuzkoakoak.