Eguraldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alerta laranja ezarriko da bihar barnealdean elurragatik

18:00 - 20:00
Alerta laranja ezarriko da bihar barnealdean elurragatik
Gauerditik aurrera elurra 800 metrora espero bada, bihar eguerditik aurrera elurra 400 metroan bota dezake. Prezipitazioek igande iluntzerarte jarraituko dute. Larrialdi zerbitzuak prest daude erkidego osoan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X