Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
denboralea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ibaiek gainezka egin dezakete igandean, ur-pilaketak direla eta

18:00 - 20:00
Ibaiek gainezka egin dezakete igandean, ur-pilaketak direla eta
Kantauri isurialdean 60 eta 80 litro artean pilatu dira larunbatean, eta beste hainbeste espero da iganderako. Arratsaldean izango omen da unerik arriskutsuena, pilatutako uragatik ibaiek gainezka egin dezaketelako. Balmasedan, Andoainen, Lasarten, Hernanin eta Astigarragan ibaiari so daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X