Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kataluniak etxeratze-agindua ezarri, gaueko aisialdia itxi eta pertsonen topaketak mugatu nahi ditu

Murrizketak ezartzeko baimen judiziala eskatzeaz gain, Kataluniako Gobernuak telelana aplikatuko du funtzio publikoan eta etxetik lan egiteko aukera sektore pribatura zabaltzeko gomendioa egin du.
Bartzelona. Artxiboko argazkia: EFE
Bartzelona. Artxiboko argazkia: EFE

Covid-19aren kutsatzeak etenik gabe goraka doazela ikusita, Kataluniako Gobernuak ondoko neurri murriztaileak ezartzeko baimen judiziala eskatuko dio Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiari: etxeratze-agindua, gaueko aisialdiaren itxiera eta edukieraren murrizketa (% 50ekoa ostalaritzan eta % 70ekoa dendetan, kulturan, kirol ekitaldietan eta gimnasioetan).

Etxeratze-agindua goizaldeko 01:00etatik 06:00etara ezarriko lukete eta aipatu neurriak gutxienez 15 egunerako egongo lirateke indarrean, ostiral honetatik hasita.

Horrez gain, funtzio publikoan telelana ezarriko dute eta, ahal den heinean, etxetik lan egiteko aukera sektore pribatura zabaltzeko deia egin dute.

Patricia Plaja Kataluniako Gobernuko bozeramaileak ohartarazi du "orain iaz baino okerrago" daudela eta txertaketa soilik ez dela nahikoa "ziztu bizian" hedatzen ari den birusa gelditzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X