Koronabirusa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mayumana taldeak kalteordainak eskatzen dizkio Gasteizko Udalari, emanaldiak bertan behera utzarazteagatik

18:00 - 20:00
Mayumana taldeak kalteordainak eskatzen dizkio Gasteizko Udalari, emanaldiak bertan behera utzarazteagatik
Gasteizko Udalaren aurka salaketa jarri du Mayumana konpainiak, kontratua alde bakarrez hausteagatik. Beste irtenbiderik ez zaiela utzi adierazi dute eta diru galerak izan dituztela.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jendetza bildu du Korrikak Maulen

Arratsaldeko 17:00ak baino minutu batzuk lehenago iritsi da Korrika Euskal Herriko lehen hiriburura, Maulera. Gazte zein heldu, jende andana aritu da lasterka lekukoaren atzetik eta une dibertigarri eta politak bizi izan dira Zuberoako hiriburuan.  Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X