Covid-19ak Aldirietako dozena bat tren zerbitzu bertan behera uztera behartu du Bizkaian
Omikron aldaerak eragindako seigarren olatuak Bizkaiko garraio publikoari traba egin dio. Renfe konpainiak jakitera eman duenez, Aldirietako dozena bat zerbitzu bertan behera geratu dira astearte honetan, Bilbo-Santurtzi, Bilbo-Muskiz eta Bilbo-Urduña artean. Arrazoia tren-gidarien eskasia izan da, makinistak covid-19arekin kutsaturik daudelako edo harreman estuak direlako.
Alvaro Echaniz konpainiako komunikazio buruak azaldu duenez, Renfek 343 tren dauzka aldiriko zerbitzua eskaintzeko eta 12 geldituta, murrizketa % 1ekoa izango dela.
Hainbat makinista konfinatuta daude, koronabirusarekin kutsatu direlako edo positibo baten kontaktu estua izan direlako.
Gauzak horrela, Echanizek erantsi du litekeena dela datozen egunetan kasu gehiago agertzea, baina ezinezkoa dela zer gertatuko den jakitea eta, ondorioz, zerbitzuan eraginik izango duen aurreikustea.
Egun, milaka langile bajan daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Osakidetzan, esaterako, 1.600 behargin dira bajan daudenak, EAEko osasun sistema publikoko langileen % 4, hain zuzen ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Akromatopsia: nolakoa da bizitza zuri-beltzean?
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean