Nola kobratu Basauri Eskubaloi Taldearen loteria?
Basauri Eskubaloi Taldea Gabonetako Loteria kobratzeko prozesua abiatu du. Guztira, bigarren sariaren (72119 zenbakia) 120 serie banatu zituen, 1.200 txartel salduta. Zozketa egin eta ia hilabetera, milioika euroak Basaurira (Bizkaia) helduko dira. Guztira, 177 milioi euro utzi zituen zozketak herrian.
Klubak saria banatzeko prozesua azaldu du; CaixaBank bankuaren bidez egingo da. Loteria-txartelak, nortasun agiria eta bankuko kontu korrontearen titularra dela erakusten duen agiria eskatuko dute (azken hori hautazkoa da).
Lehen fasean, txartelak jasoko dituzte sukurtsaletan, eta horiek baliozkotu. Saridunak gaurtik aurrera joan ahal dira sukurtsaletara, eta 2-3 aste izango dira horretarako. Ondoren, Caixabank ordainketak egiten hasiko da.
Prozesua azkartzeko, aurretiko hitzordua eskatzeko sistema ezarri dute Basauriko eta inguruetako sukurtsaletan. CaixaBankeko bezeroak euren ohiko bulegoarekin jar daitezke harremanetan.
Bestalde, beste banku batzuetako bezeroek Caixabankek udalerri edo auzo hauetan dituen sukurtsaletan eskatu ahalko dute hitzordua: Ariz, Basauri, Arizgoiti, San Migel, Etxebarri, Galdakao, Santutxu, Usansolo, Plaza Biribila, Indautxu eta Barakaldo. Klubak webgune bat jarri du hitzordua eskatzeko. Gainera, zalantzak argitzeko telefono bi jarri dituzte: 722 814 290 eta 688 733 040. Astelehenetik ostiralera egongo dira erabilgarri, 10:00etatik 13:00etara.
Zure interesekoa izan daiteke
Manifestazioa deitu dute arratsalderako Berrizen, asteleheneko eraso matxista larria salatzeko
48 urteko gizonezkoa emaztea hiltzen saiatu zen Berrizen, eta emakumea helikopteroz eraman zuten Gurutzetako ospitalera. Atxilotuak komisaldegian jarraitzen du, epailearen aurrean deklaratzeko zain. Bestalde, Berangoko Udalak deituta, elkarretaratzea egingo dute arratsaldean Amaiaren hilketa salatzeko. Apirilaren 1ean ustez bere bikotekideak hil zuen Basaurin, baina sortzez Berangokoa zen.
Gipuzkoako hainbat garajetan eta trastelekutan ustez lapurretak egin dituen gaizkile talde bat desegin dute
Batez ere, Goierri inguruan egin dituzte lapurretak. Ertzaintzak dei egin die lapurreta horien biktima izan diren herritarrei, Beasaingo komisariara joan daitezen, euren objektuak han dauden egiaztatzera.
Ia 30 graduko tenperaturarekin, uda itxura hartu du Pazko astelehenak
Ezohiko itxura hartu du Pazko astelehenak. Eguraldi beroak hondartzak eta kaleak jendez gainezka utzi ditu. Hotelen betetze-maila % 80-90 ingurukoa izan da Aste Santuan.
Gasteizek lotura zuzena izango du Kanaria Handiarekin ekainaren 15etik irailaren amaiera arte
VIA sozietatearen esleipena lortu ondoren, Binter airelineak astelehen eta ostegunetan jardungo du Forondan. Ibilbide horri esker, Kanarietako artxipelagoko beste aireportuekin lotura egin ahal izango da, bai eta Portugalgo eta Afrika mendebaldeko beste aireportu batzuekin ere.
Hiru pertsona zauritu dira Berangon, lau autok elkar jo ostean
Zauritutako lagunak Gurutzetako ospitalera eraman dituzte, eta auto-ilarak sortu dira istripua gertatu den lekuan. 14:00etarako, baina, bere onera itzuli da zirkulazioa.
Gizon bat atxilotu dute, Berrizen, emaztea labankadaz larri zauritzeagatik
Gertatutakoa salatzeko, Berrizko Mugimendu Feministak manifestazio zaratatsua deitu du biharko, arratsaldeko 18:30ean, Udaletxe paretik abiatuta.
Aske geratu dira Gasteizen adingabe bat sastatzea leporatuta atxilotutako zazpi gazteak
Asteburuan epailearen aurretik igaro ostean, guztiak utzi dituzte libre, azken biak igandean, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Eusko Jaurlaritzak 'Ttipi Ttapa' gida aurkeztu du, oinez egitea osasun eta kohesio sozialerako tresna bihurtzeko
Osasun Sailak udalerrien eskura jarri du jarduera fisikoa eta harreman sozialak sustatzeko gida praktikoa. Ekimenak ongizate fisiko eta emozionala hobetzea eta komunitateak indartzea du helburu.
Trafiko gorabeherak gaur Bilbon, Itzulia Basque Country lasterketa dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
Picassoren margolan bat, 100 euroren truke: Alzheimerraren ikerketa finantzatzeko ekimena
Tête de femme (1941) Pablo Picassoren lan original honen zozketa apirilaren 14an egingo da, Parisen, eta oraindik milaka partaidetza daude saltzeko. Ekimen solidario honek mundu osoko parte-hartzaileak erakarri ditu.