Zabaldu dute Zumaia eta Getaria arteko errepidea, olatu handiengatik itxita egon ostean
Itsasgora izan den unean egon da itxita, Pedro denboraleak eragin dituen olatu handiengatik. Ostiral goizeko itsasgoraren garaian ere, 05:00etatik 07:00etara, 4 metro inguruko olatuek joko dutela itsas-bazterra espero da.
Zabalik dago Zumaia eta Getaria arteko N-634 errepidea, arratsaldeko itsasgoraren garaian itxita egon ondoren. Izan ere, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak itxi egin du 5 metrotik gorako olatuak errepideraino iristen zirelako.
Pedro denboralearen ondorioz, hainbat abisu hori ezarri dira gaurko eta biharko Gipuzkoa eta Bizkaiko kostaldean.
Alde batetik, nabigaziorako abisu horia ere ezarrita dago ostiral goizeko 09:00ak arte lehenengo 2 militan. Itsas barnean 4-5 metroko olatuak espero dira.
Bestetik, ostiral goizean 05:00etatik 07:00etara abisu horia jarriko da indarrean kostaldeko inpaktuagatik; hain zuzen ere, itsasoa gorengo mailan izango den tartean. Goizaldeko 06:21ean izango da itsasgora eta une horretako olatuak 4 metrotik gorakoak izan daitezkeela espero dute.
Pedro denboraleak haize zakarra, zaparrada batzuk eta olatu handiak utzi ditu Euskal Herrian ostegun honetan baina, orduak aurrera egin ahala, urruntzen ari da. Ondorioz, hurrengo orduetan prezipitazioak urritzen joango dira eta ostarteak zabaltzen hasiko dira.
Haizea ere baretzen joango da eta norabidea aldatuko du mendebaldetik iparraldera.
Zure interesekoa izan daiteke
Labankadaz hil dute emakume bat Madrilen, eta hilketa matxista posibletzat ikertzen ari dira
Gasteiz eta Bilbo arteko N-222 errepidea itxita dago, kamioi batek istripua izan ondoren
4.700 lagun baino gehiago txertoguneen lehen egunean
Ibai azpiko tunelaren lanak hasi dira Sestaon
Bengoetxearen ustez, azterketak berriz planteatu behar dira, adimen artifizialaren eraginez
Gaixotasun profesionaltzat jo dute ospitale batean kutsatu zen zeladore baten covid iraunkorra
Sexuak eta maila ekonomikoak eragina dute osasunerako arrisku faktore nagusietan, OMEren arabera
Frankismoari lotutako bi kaleren izenak aldatuko dituzte Gasteizen, eta Paz Diaz de Espada eta Frida Kahlo deituko dira aurrerantzean
Osakidetzako filtrazioengatik epaitutako oposiziogileak aitaginarrebak prestatutako 50 galderetatik 48 asmatu zituen, lekuko baten arabera