276 pertsona daude ospitalean Nafarroan covid-19ak jota, horietatik 37 ZIUn
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko eledunak adierazi du azken astean, urtarrilaren 10etik 26ra, argi geratu dela covid-19aren intzidentziak ez duela okerrera egin, "dena den, azkenaldian izan den positibo kopurua eta erietxeratutako gaixoen kopurua kontuan izanda, ospitaletan une latzak espero ditugu datozen egunetan ere".
Gobernu saioaren osteko agerraldian, Remirezek esan du, aurreko asteko datuekin alderatuta, % 20 egin dutela behera kasu positiboek. Duela astebete ere, % 14 jaitsi zen positibo kopurua, orain dela bi asteko datuen aldean. "Azken hiru egunetan, gainera, % 40 egin dute behera kasuek", zehaztu du. "Beherenzko joera hartu du, beraz, intzidentziaren kurbak", erantsi du.
Ospitaletako egoera hizpide, kontseilariak argi utzi du okerrera egiten ari dela, "atzoko eguna lasaia izan bazen ere". Guztira, 276 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 37 zainketa intentsiboetako unitateetan.
Kutsatze datuak hain onak ez badira ere, Remirezek nabarmendu du beste erkidego batzuekin alderatuta, heriotza gutxiago izan direla Nafarroan, eta ospitaletako presioak ere ez duela beste lurralde batzuekin zerikusirik, "nahiz eta ZIUetan egoera bestelakoa den".
Gaur-gaurkoz omikron aldaera da nagusi Nafarroan (kasuen % 97). Bukatzeko, argitu du 308 osasun langile daudela kutsatuta, "aurreko egunetan baino askoz gutxiago".
Gaurko eguneko datuak
Asteazken honetan emandako datuen arabera, 1.923 kasu zenbatu zituzten astearten Nafarroan, 4.659 proba eginda. Positibotasun tasa, hortaz, % 41,3koa da, Foru Gobernuaren arabera.
Astelehenean 2.251 kasu zenbatu zituzten eta positibotasuna % 44,5ekoa zen, igandean 1.385 (% 64,9ko positibotasuna), larunbatean 1.314 (% 63,2), ostiralean 1.854 (% 45,1), ostegunean 2.254 (% 43,8), asteazkenean 2.674 (% 45,2) eta asteartean 2.999 (% 43,6).
Atzokoan ez zen inor hil, covid-19aren ondorioz, eta 31 pertsona erietxeratu zituzten; ZIUn bat ere ez.
Txertaketa datuak hauek dira: asteartean 3.489 dosi eman zituzten. Orotara, 1.309.156 dosi jarri dituzte, eta 542.712 dira pauta osoa bete duten herritarrak.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok Bat Koordinadorak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.