Jon Ariceta (Nafarroako Unibertsitate Ospitalea): "Ospitalea beteta dago, oso presionatuta"
Nafarroan, koronabirusaren seigarren olatuari lotutako kutsatzeak behera egiten hasi badira ere, ospitaleak "beteta" eta "oso presionatuta" daudela ziurtatu du Jon Ariceta Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Prozesu Kirurgikoetako zuzendariordeak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egin dioten elkarrizketan. Adituak azaldu duenez, ospitalea ez kolapsatzea da orain beraien helburua. Azken asteetan, ebakuntza guztien % 40 atzeratu behar izan dituzte; aitzitik, atzeratu direnak geroratu zitezkeenak izan direla zehaztu du: "Gaur arte ez da ebakuntza garrantzitsu bakar bat ere bertan behera utzi, eta hori oso inportantea da".
Seigarren olatua bosgarren, laugarren eta hirugarren olatuak baino indartsuagoa izaten ari dela eta bigarren olatuko zenbakietara irits daitekeela azpimarratu du Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko Prozesu Kirurgikoetako zuzendariordeak.
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko egoera zein den irudikatzeko datuak eman ditu Aricetak. Gaur-gaurkoz, 277 pertsona daude covid-19agatik ospitaleratuta Nafarroan; horietako 165, Nafarroako Unibertsitate Ospitalean (24, ZIUn).
Zainketa Intentsiboen Unitatean aurreko olatuetan baino pertsona gehiago intubatu behar izan dituztela onartu du. "Jende gehiago daukagu intubatuta; horrek esan nahi du larriago daudela, ospitaleratzeak luzeagoak direla eta ZIUn denbora gehiago emango dutela", gaineratu du.
Ospitaleetan aurreko olatuetan baino adineko pertsona gehiago daudela adierazi du: "Hori nabaritzen ari da pertsona gehiago hiltzen ari direlako ospitaleetan".
Omikron aldaerak osasun langileak ere kolpatu ditu. Une honetan, ohe eta langile eskasia dutela aitortu du. Nafarroako Unibertsitate Ospitalean aldi berean 400 langile baino gehiago gaixotu direla esan du, eta horrek eragina izan duela eguneroko lanean. Esaterako, langileak tokiz aldatu behar izan dituzte jarduera garrantzitsuenei eusteko.
"Sei olatu aguantatu ditugu eta hurrengoak aguantatuko ditugu. Nekatuta gaude, baina osasun publikoa mantentzea eskatzen dugu, hori baita hau aguanta dezakeen sistema bakarra", gehitu du.
Birusari errespetua galdu zaiola uste du, itxaropen gutxi du orain arte ez txertatzea erabaki duten horiekin, eta susto galantak hartuko dituztela ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Basauriko talde feministek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsalderako
Hilketa matxista honen aurrean kalera irteteko eta gaitzespena adierazteko eskatu diete Basauriko Asanblada Feministak eta Emakumeok Bat Koordinadorak herritarrei, "terrorismo matxistaren aurrean" mobilizazio soziala funtsezko tresna dela ziurtatuta.
Gizon bat atxilotu dute Basaurin, bikotekidea hiltzea egotzita
Biktima, 44 urteko emakume bat, ondoezik jarri ostean hil zen. Medikuek egindako lehen azterketen arabera, indarkeria zantzuak zituen.
Azpeitiko sutean kaltetutako bi lagunek alta jaso dute eta beste bizileku bat eman diete
Sua arratsaldean piztu zen, bigarren solairuan, eta kalte handiak eragin zituen. Udal teknikariek eraikinaren egoera aztertu behar dute, sutea zerk eragin duen ikertu eta hartu beharreko neurriak zehazteko.
Aldaketak Bilboko trafikoan datorren astelehenean, Itzulia Basque Country dela eta
Lasterketaren lehen etapak, Bilbon hasi eta amaituko den 13,9 kilometroko erlojupekoak, trafiko etenak, aparkaleku murrizketak eta garraio publikoan aldaketak eragingo ditu.
50.000 pertsonak baino gehiagok eman dute izena jada Osakidetzako EPEn
EITBk jakin duenez, lehen bederatzi kategorietarako izen-emateak erritmo altuari eutsi dio hasieratik, apirilaren 22ra arte irekita dagoen prozesuan.
19 eta 21 urte bitarteko bost gazte atxilotu dituzte Gasteizen adingabe bat sastatzeagatik
Adingabea Txagorritxuko ospitalera eraman dute. Atxilotuak hilketa saiakera delitua egotzita atxilotu dituzte, eta polizia-etxera eraman dituzte. Ikerketak zabalik jarraitzen du.
Eneko Axpe: “Misio hau abiapuntu da Ilargian azpiegitura eraiki eta gizateria Martera joateko”
Artemis II misioa abiapuntua baino ez da Ilargian bizitzeko azpiegitura eraiki eta gizakia bertako baldintzetara egokitzeko ikerketak egiteko. Azken helburua, baina, Martera iristea da, Eneko Axpe fisikariak eta NASAren kolaboratzaileak azaldu duenez.
Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz
Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.
Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"
Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.
Mugikorreko NANa, indarrean: Zertarako balio du eta zertarako ez?
MiDNI aplikazioari esker, dagoeneko aurrez aurre identifika zaitezke telefonoarekin. Hala ere, ez du dokumentu fisikoa ordezkatuko kasu guztietan, nazioarteko bidaietan edo zenbait gestio egiterakoan adibidez.