Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eraikin bat jendez hustu behar izan dute Zallan, sute baten ondorioz

04:30ean piztu da sua Andres Aya Goñi kaleko denda batean, eta kea ondoko ezkaratzera iritsi bada ere, ez da inor zauritu. 06:00etarako beren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagunak.

Eraikin bat jendez hustu behar izan dute Zallan (Bizkaia) gaur goizaldean, sute baten ondorioz. Sua 04:30 aldera piztu da, Euskadi Irratiak jakitera eman duenez.

Kea ondoko atarira heldu bada ere, ez dute inor artatu behar izan, baina, esan bezala, bizilagunetako batzuk etxetik atera behar izan dituzte.

06:00etarako itzali dute sua, eta ordu horretan beren etxeetara itzuli ahal izan dira bizilagunak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X