Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Amorragarria da jendeak autobusean telefonoz hitz egitea"

18:00 - 20:00
"Amorragarria da jendeak autobusean telefonoz hitz egitea"
Hiru orduko bidaian albokoa etengabe telefonoz aritzea, jendeak bideoak ozen entzutea, parekoak eserlekua atzera botatzea... Zerk amorratzen gaitu garraio publikoan gabiltzanean? Zer diote araudiek jokabide horiei buruz? Debekatuta al daude? Erantzunak aste honetako Hurrengo Geltokian

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X