Karmele Jaiok 2022ko Korrikarako egin duen mezua
Herri honen eztarritik ateratako irrintzi bat. Hori da Korrika.
Oihu honek hogeita bigarrenez erakutsi digu hizkuntza bat ez dela hitzekin egiten bakarrik, hitzekin eta gorputzekin baizik. Belaun eta hanken gainean trostan eraman daitekeela hitza; dardara, arnasestu eta izerdi artean pasatu ahal zaiola elkarri eskutik eskura.
Hizkuntza zerbait fisiko bihurtzeko ahalmena du Korrikak. Gure a e i o u partikularra gorpuzteko. Eta hori behar du euskarak: haragi bihurtzen diren hitzak.
Euskarak behar du hezurdura bat, anatomia bat, arnas aparatu eta nerbio sistema bat. Behar du lepo bat zeinen gainean segi aurrera. Malko eta listuz bustitzea behar du euskarak. Hatz markaz zikintzea.
Zikindu dezagun, beraz, euskara; lohitu dezagun bizitzaz. Eta egin dezagun euskararekin hainbat inertziaren kontra:
Hitzak hustu egin diren garai batean, bete ditzagun euskararen berbak harri eta herriz.
Dena erosi eta saldu omen daitekeen garaian, erakutsi dezagun zein merkea den gure hizkuntza: debalde hartzen dugu herriaren ahotik eta debalde ematen diogu herriaren belarriari.
Indibidualismoa indartuz doan garaian, egin dezagun euskara kolektibo bat, denon artean eta denona.
Gerren sasoian, lehenetsi dezagun beti hitza. Influencer eta youtuberren aroan, izan ditzagun guk bestelako jainko txiki inspiratzaileak.
Euskararen pronostikoa gugan dagoela gogorarazi zigun Pello Zabala, adibidez.
Edo euskaraz apaltasun eta harrotasun hitzak bateragarriak direla erakutsi zigun Joan Mari Torrealdai. Edo euskara ez dela zaila, euskara nahia dela erakutsi ziguten Elbira Zipitria, Julene Azpeitia edo Izaskun Arrue bezalako andereñoak.
Eta etiketen garaian, ahaztu ditzagun behingoz euskaldun berri eta zaharrak. Iraultza honetan, lasterketa honetan, denok garelako euskaldun berri. Hizkuntza bat egunero hasten delako, egunero berritzen delako. Hizkuntza bat ez delako jaiotzen, egin egiten delako.
Sinistu dezagun euskara ez dela daukagun zerbait, garen zerbait baizik. Eta atera dezagun gure eztarrietatik Mauriziaren irrintzi baten indarraz.
EKIN EUSKARARI, EUTSI KATEARI!
GORA KORRIKA ETA GORA EUSKARA!
Karmele Jaio Eiguren
Zure interesekoa izan daiteke
Harritzar bat zintzilik geratu da N-634 errepidearen gainaldean, Getaria parean
Eguerdia pasatxo zenean, tamaina handiko harri bat erori da mendian behera, baina burdinezko sareak eutsi egin ahal izan dio. Astearte goizean hasiko dituzte erretiratzeko lanak, eta bien bitartean, errepidea irekita dago.
Sei pertsona zauritu dira Faltzesen, beren autoa bidetik irten ostean
Zauritu guztiak ospitalera eraman dituzte eta ingresatuta geratu dira, pronostiko erreserbatuarekin. Horietako bost adin txikikoak dira.
Maila horian daude Abetxuko, Sangroniz eta Mungiako estazioak, uholde arriskuagatik
Euskalmetek jakinarazi duenez, datozen orduotan ere euria barra-barra egiten jarraituko du, ia etenik gabe, batez ere, Kantauri isurialdean.
Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean
Euriteen ondorioz, Butroe ibaiak gainezka egin du Mungia parean, eta bertako Udalak autoak toki garaietara mugitzea gomendatu die herritarrei.
Nafarroak 4,7 milioi aktibatu ditu auto elektrikoaren erabilera bizkortzeko
"Tximista Auto" plan berriak ibilgailu bakoitzeko 5.500 eurorainoko laguntzak eta azpiegituretarako zuzeneko laguntza indartzen ditu.
Berriro ekin diote Bidasoa ibaira salto egin zuen gizonaren bilaketari
Antza, pertsona batek bi gizon ikusi ditu igande goizaldean ibilgailuak garbitzeko gune batean lapurreta egiten, Irunen, eta ertzainak heldu direnean, horietako batek uretara egin du salto; bestea, 31 urteko gizasemea, atxilotu egin dute.
Gizon batek bikotekide ohia hil du Benicassimen
64 urteko emakume bat da biktima. Hainbat labankada jaso ondoren, larri eraman dute Castelloko Ospitale Nagusira, eta han hil da. Ustezko erasotzailea, 70 urteko gizona, atxilotuta dago.
Ertzaintza aste honetan hasiko da isunak jartzen baliza ez erabiltzeagatik
Baliza ez edukitzea edo baliza ez erabiltzea arau-hauste arintzat hartzen da, eta 80 euroko isuna dakar.
Gasteizko San Frantzisko elizan lanak egiten hasi dira, gehiago hondatu ez dadin
Martxoaren 3ko biktimen memorialaren egoitza izango dena narriatzen ari da, eta "kaltea areagotzeko arriskua dago, berehala esku hartzen ez bada".
Gizon bat hil da autoarekin kamioi baten kontra jota, Azkoienen
Aurrez aurre jo du kamioia 49 urteko auto-gidariak, eta lekuan bertan hil da.