baso sutea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sute batek mendipeko gune bat kiskali du Etxabarri-Ibiñan (Araba)

Suak ez die Zigoitia udalerriko kontzeju horretako etxebizitzei eragin, eta ez dute auzokiderik ebakuatu behar izan.
Kiskalita gelditu den gunearen irudia. Argazkia: @BomberosAraba
Kiskalita gelditu den gunearen irudia. Argazkia: @BomberosAraba

Jada itzalita dagoen sute batek mendipeko gune bat kiskali du arratsalde honetan, Arabako Etxabarri-Ibiña kontzejuan.

Arratsaldeko ordubiak aldera piztu da sua, eta 19:00ak inguru lortu dute itzaltzea. Dena den, Arabako suhitzaileak bertan daude oraindik, ingurua freskatzen.

Aire bidezko baliabideek ere parte hartu dute itzaltze lanetan. Suak ez die Zigoitia udalerriko kontzeju horretako etxebizitzei eragin, eta ez dute auzokiderik ebakuatu behar izan, Segurtasun Sailetik jakinarazi dutenez.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X