Larrialdi klimatikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europar Batasunaren % 64 azken 500 urteetako lehorterik okerrena pairatzen ari dira

Ur faltak laborantzan, energia hidroelektrikoaren ekoizpenean eta ibaiko garraioan eragiten du. Halaber, muturreko beroaren ondorioz, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan suteak izateko arriskua areagotu egin da.
Rialbeko (Lleida) urtegia bere edukieraren % 8tik behera dago. Argazkia: EFE
Rialbeko (Lleida) urtegia bere edukieraren % 8tik behera dago. Argazkia: EFE

Europar Batasuna azken 500 urteetako lehorterik handiena sufritzen ari da, Europako Batzordearen Ikerketa Zentroak emandako datuen arabera.

Europar Batasunaren % 47 "egoera kezkagarrian" daude, eta % 17, "alertan", inoiz baino euri gutxiago egin duelako. Guztira, Europako lurraldeen % 64 abisu edo alerta egoeran daude lehorteagatik.

Ikerketaren arabera, Mediterraneoko kostaldean izango dira tenperaturarik altuenak eta ohi baino bero handiagoa egingo du, azaroa bitartean. Gaur emandako datuak behin-behinekoak badira ere, ikertzaileek adierazi dute azken 500 urteotako lehorterik handiena dela.

Testuinguru honetan, Europako Batzordeak ohartarazi du arto-alearen, sojaren eta ekilorearen ekoizpena % 16, % 15 eta % 12 murriztuko dela, hurrenez hurren, azken bost urteotako bataz bestekoarekin alderatuta.

Horrez gain, ikerketan nabarmendu dute Espainiako urtegiak bere edukieraren % 58an daudela, azken 10 urteotako bataz bestekoarekin alderatuz gero. Andaluziako eta Extremadurako ur erreserbak, berriz, % 30ean daudela erantsi dute.

Muturreko beroaren eta ur faltaren ondorioz, suteak izateko arriskua oso handia dela ohartarazi dute.

Bestalde, Portugalen, urtegietan pilatutako energia hidroelektrikoa erdira murriztu dela eta, ondorioz, ureztatzeko arazoak izan daitezkeela azpimarratu dute.  

Halaber, ur falta ibaiko garraioan eragiten ari da. Herbehereetan, adibidez, ikatza eta petrolioa garraitzen duten ontzien joan-etorria murriztu behar izan dute.

Pantano de Yesa. Imagen obtenida de un vídeo de EFE.
18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X