Berezia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

INFOGRAFIA: Juan Sebastian Elkanoren mundu bira

Eduki interaktiboa hiru zatitan dago banatuta. Modu xehe eta ikusgarrian azaltzen ditu zirkumnabigazioa antolatzeko lanen, bidaiaren beraren eta itzuleraren nondik norakoak. Aurten 500 urte beteko dira bidaldi historikoaz.
Magallaes-Elkano espedizioaren xehetasunak bildu ditugu infografiotan.
Magallaes-Elkano espedizioaren xehetasunak bildu ditugu infografiotan. EITB Media

2022. honetan bost mende beteko dira Juan Sebastian Elkano euskal marinelak (Getaria,1486-1526) munduari bira egin zionekoa. Urtemuga borobila baliatuta, eitb.eus-ek bidaldi historiko horren garrantzia azaleratu nahi izan du eta infografia oparo eta zehatz bat prestatu du. Erabiltzaileak, nabigazio interaktibo eta ikusgarri baten bidez, zirkumnabigazioa antolatzeko lanak, Magallaesek zuzendutako espedizioa eta Gaztelara egindako bueltako bidaia kontsultatu ahalko du. 

90 grados enpresak egindako lanak hiru zati ditu. Lehenengoan, Magallaes-Elkano espedizioaren ingurumariak eta prestaketa lanak zehazten dira. Ekialdeko espezia preziatuak lortzeko lehiaren ondorioz, lur urrun horietara heltzeko beste ibilbide batzuk bilatzera bultzatu zituen XVI. mendean portugaldarrak eta espainiarrak. Xede horrekin 1519an abiatu zen, hain justu, Fernando Magallaes itsasgizon portugaldarrak zuzendutako espedizioa, Karlos I.aren zerbitzupean zela. Bost ontzi, zenbait euskal ontzioletan egindakoak, itsasoratu ziren. Gipuzkoako marinela ere barruan zihoan, hainbat herrikiderekin batera.  

Bigarren infografiak lehen mundu-bira haren nondik norakoak kontatzen ditu. Besteak beste, Ozeano Atlantikoan barrena egindako bidaldia, Patagoniako ur ezatsegin eta hotzetako eskasiak eta Magallaesen kontrako matxinada ezagunaren berri —Elkano ere tarteko zela— izango du erabiltzaileak. Zailtasunak zailtasun, Magallaes lurmuturra gurutzea lortu zuten itsasontziek, eta kosta ahala kosta, Filipinetako uretan murgiltzea.  

Portugalgo kapitanaren heriotza gako izango da Gaztelara egindako itzulera bidaian, Elkanok berak zuzenduko baitu buelta, erabaki ausart bezain polemikoa batekin. Azkenean, 1522ko irailaren 6 historiko hartan bururatu zuten balentria Elkanoren gizon ahituek, Sanlucar de Barrameda (Cadiz) begiztatzea lortu zutenean. 

Infografiek oso nabigazio erraza dute —scroll-arekin atzera eta aurrera eginda— eta menu bana dute bidaldiaren mugarrietatik bestera jauzi egiteko. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X