Albiste da
Euskadiko Hezkuntza Legea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Elkarrekin Podemos-IU, ELA, Steilas eta Kontseilua, Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroaren aurka

Steilas. Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Elkarrekin Podemos-IU, ELA, Steilas eta Kontseilua, Euskadiko Hezkuntza Legearen zirriborroaren aurka
Elkarrekin Podemos-IU alderdiaren arabera, zirriborroak ez du Legebiltzarrak adostutakoa errespetatzen. Dokumentuari egin dizkioten ekarpenak ez direla jaso salatzen du Steilasek eta kontra jarraituko dutela dio, baita ELA sindikatuak ere. Eta Kontseilua ere ez dago ados.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X