SANSOHETA AUZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sansoheta auziko biktimek deklaratuko dute gaur epaiketaren bigarren saioan, atea itxita

Joan den astelehenean abiatu zen epaiketa, auzipetuen deklarazioarekin. Horietako hiruk akordioa itxi zuten Fiskaltzarekin. Leporatzen zaizkien hainbat delitu aitortu egin zituzten, damua agertu zuten, eta berriro halakorik ez dutela egingo hitz eman zuten.
Sansoheta auziko akusatuak, joan den astelehenean. Argazkia: EITB Media
Sansoheta auziko akusatuak, joan den astelehenean. Argazkia: EITB Media

Sansoheta auziko bigarren saioa hartuko du gaur, irailak 28, Arabako Lurralde Auzitegiak. Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden hainbat adin txikikori sexu abusuak egitea egotzita, hamar gizonezko daude auzipetuta. Biktimak hasiko dira gaur deklaratzen —egun, adinez nagusiak dira—, eta ateak itxita emango dituzte azalpenak epailearen aurrean, aldeek hala adostuta.

Joan den astelehenean abiatu zen epaiketa, auzipetuen deklarazioarekin. Horietako hiruk akordioa itxi zuten Fiskaltzarekin. Leporatzen zaizkien hainbat delitu aitortu egin zituzten, damua agertu zuten, eta berriro halakorik ez dutela egingo hitz eman zuten. Hala, adostasunezko akordioaren ondoren, epaimahaiak ezarritako zigorra —1 eta 13 urte artekoa— onartu egin zuten. Laugarren batek, berriz, aurreakordioa itxi zuen, eta gaur jakingo da horren edukia.

Euren aldetik, epailearen aurrean deklaratu zuten sei auzipetuek behin eta berriz esan zuten ordaindutako sexu harremanak izan zituztela gazteekin, baina ez zekitela adin txikikoak zirenik. Denek azpimarratu zuten harremanetarako web orrien eta sare sozialen bidez jarri zirela kontaktuan gazteokin.

Biharko saioan ere, biktimek deklaratuko dute, eta ostiralean, auziko ikerketan parte hartu zuten ertzainek emango dituzte azalpenak. Azkenik, astelehenean, perituen txanda izango da.

2016an zabaldu zuen Ertzaintzak 10 gizonezkoren kontrako ikerketa, Sansoheta zentroko hainbat adin txikikori sexu abusuak egin zizkietelakoan. Zentroko zuzendariak jarri zuen salaketa. Ikerketaren arabera, orotara zazpi adin txikikok jasan zituzten sexu gehiegikeriak, eta Arabako Aldundiaren tutoretzapean zeuden guztiak erasoak izan zirenean.

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X