Albiste da
Txostena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europako Batzordeak Jaurlaritzak Zaldibarren egindako lana babestu du, eta ez zuela legedia urratu dio

Zaldibar. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Europako Batzordeak Jaurlaritzak Zaldibarren egindako lana babestu du, eta ez zuela legedia urratu dio
Zaldibar Bizirik eta Ekologistak Martxan plataformek Europara jo zuten, Jaurlaritzaren erantzukizunak eskatu nahirik, ingurugiroaren arautegirik urratu zen ala ez argitzeko. Europatik bidalitako txostenaren arabera, aldiz, ez zen lege urraketarik izan Jaurlaritzaren aldetik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X