Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Amiantoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bakartxo Tejeria: ''11 urte luze izan dira, eta prozesu honen bukaera ikusteko asmoz iritsi gara Madrilera''

Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funtsa onartzear du Espainiako Senatuak, eta, horrela 2010-11 urtean abiatutako bideari amaiera emango diote. Apirilaren 13an onartu zuen lege-proposamena Espainiako Kongresuak, eta, orain, Senatuak onetsi egin beharko du.
18:00 - 20:00
Bakartxo Tejeria: ''11 urte luze izan dira, eta prozesu honen bukaera ikusteko asmoz iritsi gara Madrilera''
Espainiako Senatuak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa onartzear du, eta, horrela, 2010-11 kurtsoan abiatutako bideari amaiera emango diote. Apirilaren 13an onartu zuen lege proposamena Espainiako Kongresuak, eta, orain, Senatuak onetsi egin beharko du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X