Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Parke eolikoa Azpeitian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Piaspeko parke eolikoaren proiektuak jakinmina sortu du herritarren artean

Irudia: EITB Media
18:00 - 20:00
Piaspeko parke eolikoaren proiektuak jakinmina sortu du herritarren artean
Azpeitiar asko hurbildu dira Startkraft enpresak deitutako batzar irekira. Azalpenak emateko prest daude enpresa novergiarreko ordezkariak. Gardentasunez jokatu eta kezka eta zalantzak argitu nahi dituzte. Horregatik gaurko batzar informatiboa. Datozen asteetan gehiago egingo dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X