Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizonezko gazte bat larri ospitaleratu dute Gurutzetan, Durangon arma zuriz egindako erasoa pairatuta

Asteazkenetik ostegunerako gauean jazo zen. Gaztea Larrialdietara eraman zuten.

Gizonezko gazte bat larri ospitaleratu dute Gurutzetan, Durangon arma zuriz egindako erasoa pairatuta, eta gaztea Larrialdietara eraman zuten.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saileko iturrietatik jakinarazi dutenez, asteazkenetik ostegunerako gauerdian izan zen erasoa. Larrialdi zerbitzuek abisua jaso zuten kalean pertsona bat zaurituta zegoela ohartaraziz.

Gazte bat aurkitu zuten, arma zuriz egindako zauri larriekin, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten berehala.

Ertzaintzak ikerketa jarri du abian gertatutakoa argitzeko eta erasogilea aurkitzeko. Oraingoz, baina, ez dute inor atxilotu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X