IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bularreko minbizia, koronabirusa erresidentzietan eta Nafarroako aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
bularreko minbizia ilargipean
bularreko minbizia ilargipean

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 19, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Nafarroako Aurrekontuak: Foru Gobernuak 2023ko aurrekontuen aurreproiektua onartuko du. Asteartean, akordioa lortu zuen Podemosekin, eta orain EH Bilduri begira daude.

- Koronabirusa erresidentzietan: Beatriz Artolazabal Berdintasun eta Gizarte Politiketako sailburuak azalpenak emango ditu Eusko Legebiltzarreko lantaldean zaharren egoitzetan covid-19ak eragin dituen heriotzen inguruan. Datuak maiatzean egin zituzten publiko, baina gaur azalpenak emango dituzte.

- Bularreko minbiziaren aurkako eguna: hainbat gizarte taldek eta erakundek dozenaka ekitaldi antolatu dituzte Bularreko Minibiziaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X