IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bizkaiko suteak, EAEko aurrekontuak eta Erresuma Batuko Gobernu berria

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Zalla, atzo
Zalla, atzo

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, urriak 25, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bizkaiako suteak: Enkarterriko baso sutea, Bizkaian, egonkortu eta kontrolatu egin da, baina ez da erabat itzali. Gaurko haize bolada bortitzak espero dira, eta suhiltzaileek kezka agertu dute.

- EAEko aurrekontuak: Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak 2023ko aurrekontu proiektuaren xehetasunak azalduko ditu, Gobernu Kontseiluak onartu ondoren. 12:00etan egingo du agerraldia.

- Erresuma Batuko Gobernu berria: Charles III.ak Erresuma Batuko Gobernu berria osatzeko eskatuko dio Rishi Sunak lehen ministro berriari.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X