IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bide segurtasuna, Castro Urdialeseko hilketa eta 2023ko aurrekontuak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
A-1ean gertatutako istripu bat.
Instituzioek eta hainbat erakundek, tartean EITBk, Bide Segurtasunaren Aldeko Ituna sinatuko dute.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 4, hedabideetako lerroburu nagusiak:

Bide Segurtasuna: EAEko instituzio nagusiek eta hainbat erakundek, tartean EITBk, Bide Segurtasunaren Aldeko Euskal Ituna sinatuko dute.

- Castro Urdialeseko hilketa: Gaur abiatuko da Kantabriako Auzitegian Castro Urdialesen bikotekide bilbotarra hil eta zatikatu zuen emakumearen kontrako epaiketa. Gizonaren garezurra akusatuak lagun baten etxean utzitako kutxa batean aurkitu zuten.

- 2023ko aurrekontuak: Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak datorren urterako kontuak izapidetzen jarraituko dute. Nafarroan, gaur iritsiko da Parlamentura Aurrekontuen Foru Proiektua. Bestalde, Jaurlaritzako sailek euren partiden nondik norakoak azaltzen jarraituko dute. Gaur Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikak, Hezkuntza eta Merkataritza eta Kontsumo sailen txanda izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X