IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Boroako krimena, A25eko mobilizazioak eta Beldur Barik

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Perituak Boroako hilketa izan zen lekuan, 2020ko maiatzean.
Perituak Boroako hilketa izan zen lekuan, 2020ko maiatzean.

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, azaroak 21, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Boroako krimean: 2020ko maiatzean 66 urteko osaba kolpeka hiltzea leporatutako gizonak deklaratuko du gaur Bizkaiko Auzitegiaren 2. sekzioan horren kontrako prozesuan. Epaiketa ostiralean hasi zen zinpeko epaimahaiaren osaerarekin. Zazpi emakumek eta bi gizonek epaituko dute auzia.

- A25eko mobilizazioak: Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroak 25eko, Indarkeria Matxisten Kontrako Nazioarteko Eguneko, mobilizazioak eta ekimenak aurkeztuko ditu.

- Beldur Barik: Sestaon, 10:00etan, Beldur Barik 2022 topaketa aurkeztuko dute. Abenduaren 2an egingo da. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderen bitartez bultzatzen du EUDELen eta Foru Aldundien laguntzarekin. Berdintasuna, askatasuna, autonomia, elkartasuna eta indarkeria matxistaren zein sexistaren gaitzespen irmoa bultzatu nahi ditu programak, eta horixe da, hain zuzen ere, parte-hartzaileen ikus-entzunezko lanek islatu beharko dutena. Mutilen zereginean eta erantzukizunean ere jartzen da arreta, eta haiekin lan egiteko baliabideak ere eskaintzen dira.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X