IZENBURU NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: EITB Maratoia, "Haurtzaro urratuak" eta Botere Judizialaren erreforma

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Argazkia: EITB Media
Argazkia: EITB Media

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, abenduak 15, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- EITB Maratoia: 2022ko EITB Maratoiak egun handia du gaur, abenduak 15, "Geldiezinak gara" lelopean. Urtero bezala, egun berezia da gaurkoa, eta bertan bilduko dena esklerosi anizkoitza ikertzera bideratuko da.

- "Haurtzaro urratuak": Duela 40 urte Bermeoko Jose Done ikastetxean hainbat umeri sexu abusuak egin zizkien elizgizonak Santutxuko (Bilbo) Berrio-Otxoa eskolan ere egin zituen abusuak, EITBk jakin izan duenez. Pederasta, Felipe anaia, Bizkaiko hiriburuko zentro horretara lan egitera joan zen Bermeon aritu eta gero.

- Botere Judizialaren erreforma: Auzitegi Konstituzionalak ezohiko eta presazko osoko bilkura deitu du, aztertzeko onartzen duen PPk egindako eskaera, sedizio delitua indargabetzen duen lege proposamenari egindako zuzenketa partzialen tramitazioa kautelaz geldiarazteko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X